17:16

Mundua

Gatazka Sirian

Bonbardaketek eta liskarrek 57 hildako gehiago eragin dituzte Sirian

Erredakzioa

Istiluek ez dute etenik Al Asaden herrian. Aldi berean, Istanbulen, "Siriako Lagunek" bigarren konferentzia egin eta CNSa "siriar guztien ordezkaria" dela onartu dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

57 pertsona gutxienez hil dira Sirian larunbatean, oposizioaren eta erregimeran aldekoen gatazkan izandako borroka eta bonbardaketen ondorioz, oposizioko taldeek beraiek emandako informazioaren arabera.

Tokiko Koordinaziorako Batzordeek ateratako komunikatuan diotenez, Homseko probintzian, erdialdean, 18 pertsona hil dira; Haman, 12; Deraan 9, Idleben beste 9, 8 Dir Zuren eta bat Damaskoko inguruetan.

Damascok errepresio militarra erabiltzen jarraitzen du, nahiz eta duela gutxi Kofi Annan NBEk eta Arabiar Ligak izendatutako ordezkari bereziaren proposamenak zalantzekin onartu.

Al Asaden erregimenaren iritziz, indarkeriaren atzean talde terroristak daude. Ondorioz, ez ditu tropak hirietatik atera ahi segurtasuna berreskurati arte.

"Siriako Lagunek" CNSa onartu dute

Bitartean, Istanbulen "Siriako Lagunen" bigarren konferentzia egin dute. Bertan erbestean dauden oposizioko taldeek munduko beste herrialdeen babesa lortu nahi dute.

Konferentzian parte hartu dutenek Siriako Kontseilu Nazionala (CNS), erbestean dagoen oposizioko talderik handiena, "siriar guztien ordezkari" dela onartu dute, Ahmet Davutoglu Turkiako Kanpo Arazoetako ministroaren arabera.

57 pertsona gutxienez hil dira Sirian larunbatean, oposizioaren eta erregimeran aldekoen gatazkan izandako borroka eta bonbardaketen ondorioz, oposizioko taldeek beraiek emandako informazioaren arabera. Tokiko Koordinaziorako Batzordeek ateratako komunikatuan diotenez, Homseko probintzian, erdialdean, 18 pertsona hil dira; Haman, 12; Deraan 9, Idleben beste 9, 8 Dir Zuren eta bat Damaskoko inguruetan.Damascok errepresio militarra erabiltzen jarraitzen du, nahiz eta duela gutxi Kofi Annan NBEk eta Arabiar Ligak izendatutako ordezkari bereziaren proposamenak zalantzekin onartu. Al Asaden erregimenaren iritziz, indarkeriaren atzean talde terroristak daude. Ondorioz, ez ditu tropak hirietatik atera ahi segurtasuna berreskurati arte. "Siriako Lagunek" CNSa onartu duteBitartean, Istanbulen "Siriako Lagunen" bigarren konferentzia egin dute. Bertan erbestean dauden oposizioko taldeek munduko beste herrialdeen babesa lortu nahi dute. Konferentzian parte hartu dutenek Siriako Kontseilu Nazionala (CNS), erbestean dagoen oposizioko talderik handiena, "siriar guztien ordezkari" dela onartu dute, Ahmet Davutoglu Turkiako Kanpo Arazoetako ministroaren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena