Mundua
Erresuma Batua
Agentziak | eitb media
Atzo telebista britainiar batek jakinarazi zuenez, Boris Johnsonek bere urtebetetze jaia egin zuen Downing Streeteko egoitzan, 2020ko ekainaren 19an, covid-19ari aurre egiteko murrizketak urratuta.
Polizia bat Downing Streeteko egoitza zaintzen. Argazkia: EFE
Londreseko Poliziak ikerketa bat jarri du martxan pandemia garaian Downing Streeten egin diren festen auzia argitzeko. Boris Johnsonek jai horietan parte hartu zuela eta, zalaparta handia piztu da Erresuma Batuan, jendartea haserre dago eta Alderdi Kontserbadorearen baitan ere ika-mika sortu da, lehen ministroak karguak utzi behar duela uste baitute.
Cressida Dick komisario buruak adierazi du Gobernuko kideek azken hiru urteotan pandemiaren kontrako neurriak urratu dituzten ikertuko dutela, eta ikerketa "inolako beldurrik gabe eta inori mesederik egin gabe" gauzatuko dutela agindu du.
Halaber, ikerketan urrats garrantzitsurik ematen dutenean, berehala jakinaraziko dutela erantsi du.
Atzo telebista britainiar batek jakinarazi zuenez, Boris Johnsonek bere urtebetetze jaia egin zuen Downing Streeteko egoitzan, 2020ko ekainaren 19an, covid-19ari aurre egiteko murrizketak urratuta.
Lehen ministroa nahasita ageri den enegarren festa da eta bere kontrako kritikan nonahi entzuten dira, baita Alderdi Kontserbadoreko ordezkarien artean ere. Dagoeneko inork ez du baztertzen oposizioak zentsura-mozioa aurkeztea edo Johnsonek berak dimisioa ematea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa