16:49

Mundua

Erresuma Batua

Eskarmentu handiko diputatu kontserbadore batek Boris Johnsoni: "Jainkoaren izenean, alde egin"

Agentziak | EiTB Media

Dimisioa emango ez duela errepikatu du Erresuma Batuko lehen ministroak, eta ikerketa independentearen emaitzei itxaroteko eskatu die parlamentariei. Bestalde, Christian Wakeford diputatu kontserbadoreak laboristekin bat egin du.

2:7
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Komunen Ganberako kontrol saioan, David Davis eskarmentu handiko parlamentari kontserbadoreak Boris Johnsoni dimisioa eskatu dio zuzenean. Buruzagiek euren erantzukizunak onartzea espero duela azpimarratu du gainerako ordezkarien aurrean. "Jainkoaren izenean, alde egin", adierazi du.

Pandemiaren markoan Downing Streeten egindako festengatik dimisioa emango ez duela errepikatu du Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak, eta ikerketa independentearen emaitzak itxaroteko eskatu die parlamentariei.

Bestalde, Christian Wakeford diputatuak Alderdi Kontserbadoretik alde egin eta laboristekin bat egin du asteazken honetan. Keir Starmer buruzagi laboristak ongietorria egin dio. Horrela, Wakeford Starmerren atzean eseri da Komunen Ganberan. "Duintasunean, segurtasunean (…) oinarritutako Erresuma Batua eraiki nahi duen edonork tokia du Alderdi Laboristan", azpimarratu du Starmerrek.

Wendy Chamberlain diputatu liberal demokratak "dimisioa emateko ordua iritsi zaion" galdetu dio Johnsoni, baina lehen ministroak "ezetz" borobil batekin erantzun du.

El artista Kaya Mar posa con una de sus obras frente a Downing Street. Foto: EFE

Kaya Mar artista Downing Street aurrean. Argazkia: EFE

Un cartel de protesta frente al Parlamento británico. Foto: EFE

Protesta kartel bat Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE

"Egindako edozein hanka-sartzerengatik" dagoeneko "barkamen zintzoa" eskatu duela gogorarazi du Johnsonek. Horregatik, Sue Gray egiten ari den ikerketaren ondorioak itxarotea eskatu die parlamentariei. Datorren astean argitara emango dituztela iragarri du.

Pandemiaren markoan berak ezarritako murrizketak ulertzen ote ez zituen galdetu dio Keir Starmer Alderdi Laboristako buruzagiak lehen ministroari. Agintariaren adierazpenak "barregarriak" direla nabarmendu du Starmerrek. "Defendaezina dena defendatzen energia alferrik galtzen ari zara", esan du.

Bitartean, Grayren emaitzei "itxarotea" eskatu eta Gobernuaren lorpen batzuk zerrendatu ditu Johnsonek. "Gobernu honek egindakoaz oso harro nago", adierazi du.

Johnsonek egunak eman ditu presio handi baten pean, pandemiaren unerik gogorrenetan Downing Streeten festak egin zituztelako. Gutxienez 20 diputatu kontserbadorek zentsura-mozioa babesteko asmoa agertu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena