Mundua
koronabirusa
agentziak | eitb media
Europar Batasuneko lehen herrialdea da horrelako neurri bat ezartzen. Derrigorrezko txertaketa otsailaren 1etik aurrera ezartzea aurreikusi du Austriako Gobernuak. Txertatu gabekoek 600 eta 3.600 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte martxoaren 15etik aurrera.
Covid-19aren aurkako txertoa. Argazkia: EITB Media
Austriako Gobernuak proiektu berria aurkeztu du igande honetan, 18 urtetik gorako pertsonentzat derrigorrezko txertaketa ezartzeko. Neurri berria otsailaren 1etik aurrera sartuko litzateke indarrean, eta Europar Batasuneko lehen herrialdea izango litzateke antzeko neurri bat ezartzen.
Datorren ostegunerako deitu dute bozketa eta, behin neurria onartuta, kontrolak egingo dituzte kale eta errepideetan, herritarrak txertatuta dauden egiaztatzeko. Horretarako, dagoeneko existitzen den Txertaketa Erregistro Nazionala baliatuko dute.
Testuaren berritasun nagusia da 14 urtetik 18ra igotzen duela derrigorrezko txertaketarako adina. Edonola ere, salbuespenak aurreikusten ditu; haurdun dauden emakumeak edo osasun arrazoiak medio txertatu ezin diren pertsonak, besteak beste. Era berean, positibo eman eta gaixotasuna gainditu dutenei sei hilabete luzatuko zaie epea.
Lehenengo faserako, otsailaren 1etik martxoaren 15ra bitartean, neurriak ez du zigorrik aurreikusten txertatu gabekoentzat. Ordutik aurrera, 600 eta 3.600 euro bitarteko isunak ipini ahal izango dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa