22:00

Mundua

Kubara bidaia

Fidel Castrok, Benedikto XVI.ari: 'Zer egiten du aita santu batek?'

Erredakzioa

Habanan bildu dira Fidel Castro eta Benedikto XVI.a, ordu erdiz. Fidelek galdera asko egin omen dizkio Ratzingerri.

00:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benedikto XVI.a aita santua Fidel Castrorekin bildu da asteazken honetan Habanan (Kuba). 14 urte ziren Castro aita santu batekin uhartean bilera egiten ez zuela (orduan Juan Paulo II.a izan zuen gonbidatu).

Ratzingerrek eta Fidelek ordu erdiz hitz egin dute. Komandanteak interes handia erakutsi omen du gai ezberdinen inguruan Aita Santuaren iritzia jakiteko, eta galdera mordoa egin dizkio.

Hasteko, Elizak liturgian egin duen aldaketaz galdetu dio, eta Benedikto XVI.ak garai berriei egokitzeko beharraz hitz egin dio. ''Zer egiten du aita santu batek? Zein da bere betebeharra?'' galderak ere luzatu dizkio Castrok, eta kristauen fedea baieztatzeko munduan barrena egiten dituen bidaien nondik norakoak azaldu dizkio Ratzingerrek Castrori.

Munduak egun bizi dituen arazoen, erlijio aniztasunaren eta gizateriak dituen arazo guztiei irtenbidea aurkitzeko zientziak bizi duen problematikaren inguruan Aita Santuak duen iritzia jakin nahi izan du Castrok, eta Benedikto XVI.ak fedearen eta arrazoiaren eta askatasunaren eta erantzukizunaren arteko harremanez hitz egin dio.

Fidel Castrok gai horien guztien inguruko argitalpenak bidaltzea eskatu dio Aita Santuari bilera bukatu baino lehen.

Castrorekin bildu aurretik, Ratzingerrek meza eman du Iraultza plazan.

Azken ekitaldi hauekin Aita Santuak bukatutzat eman du Kubara egindako bidaia, eta asteazken honetan bertan itzuliko da Erromara.Benedikto XVI.a aita santua Fidel Castrorekin bildu da asteazken honetan Habanan (Kuba). 14 urte ziren Castro aita santu batekin uhartean bilera egiten ez zuela (orduan Juan Paulo II.a izan zuen gonbidatu).Ratzingerrek eta Fidelek ordu erdiz hitz egin dute. Komandanteak interes handia erakutsi omen du gai ezberdinen inguruan Aita Santuaren iritzia jakiteko, eta galdera mordoa egin dizkio.Hasteko, Elizak liturgian egin duen aldaketaz galdetu dio, eta Benedikto XVI.ak garai berriei egokitzeko beharraz hitz egin dio. ''Zer egiten du aita santu batek? Zein da bere betebeharra?'' galderak ere luzatu dizkio Castrok, eta kristauen fedea baieztatzeko munduan barrena egiten dituen bidaien nondik norakoak azaldu dizkio Ratzingerrek Castrori.Munduak egun bizi dituen arazoen, erlijio aniztasunaren eta gizateriak dituen arazo guztiei irtenbidea aurkitzeko zientziak bizi duen problematikaren inguruan Aita Santuak duen iritzia jakin nahi izan du Castrok, eta Benedikto XVI.ak fedearen eta arrazoiaren eta askatasunaren eta erantzukizunaren arteko harremanez hitz egin dio.Fidel Castrok gai horien guztien inguruko argitalpenak bidaltzea eskatu dio Aita Santuari bilera bukatu baino lehen. Castrorekin bildu aurretik, Ratzingerrek meza eman du Iraultza plazan.Azken ekitaldi hauekin Aita Santuak bukatutzat eman du Kubara egindako bidaia, eta asteazken honetan bertan itzuliko da Erromara.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena