09:43

Mundua

Bidaia

Aita Santuari harrera egin dio Kuban Raul Castrok

Erredakzioa

Egoitza Santuaren eta Kubaren arteko ''harreman estua'' nabarmendu du Castro presidenteak. Aita Santu batek Kubara egindako bigarren bisita da.

01:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benedicto XVI.a Aita Santua Kubara iritsi da astelehen honetan, Mexikotik.Latinoamerikara egindako bidaiaren azken txanpan murgildu da Aita Santua, eta asteazkenera arte egongo da Kuban.

Aireportuan bertan harrera egin dio Raul Castro presidenteak. Beltzez jantzita, eskua eman eta burua arin makurtu dio. Hiru haur kubatarrek ere hartu dute parte harrera ekitaldian, lore zuriak eskainiz eta ongietorria emanaz.

Bertan egindako hitzaldian, Egoitza Santuaren eta Kubaren arteko ''harreman estua'' nabarmendu du Castro presidenteak. Kubako Konstituzioak ''erabatekoa erlijio askatasuna bermatzen duela'' azpimarratu du Castrok, eta AEBen blokeoa ere salatu du.

Aita Santu batek Kubara egindako bigarren bisita da, 1998an Juan Pablo II.ak egindako bidaiaren ondoren.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena