Mundua
Txertaketa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
30 minutuko epea eman dio Australiako Gobernuari tenis-jokalaria aske utz dezan, pasaportea itzul diezaion eta ordaindu beharrekoak ordain diezazkion.
Djokovicek Australiako Irekia jokatu ahalko du. Argazkia: EFE
Australiako auzitegi batek Novak Djokovic tenislari serbiarra aske uzteko agindua eman du astelehen honetan. Ostegunetik atxilotuta zegoen Melbourneko zentro batean, bisa baliogabetu baitzioten, ez zuelako covid-19aren aurkako txertoa jarrita.
Anthony Kelly epaileak 30 minutuko epea eman dio Australiako Gobernuari tenis-jokalaria aske utz dezan, pasaportea itzul diezaion eta ordaindu beharrekoak ordain diezazkion. Ondorioz, Australiako Irekia jokatzeko aukera du orain Djokovicek.
Australiako Irekia irabaziz gero, hamargarren aldiz eskuratuko luke txapelketa hori.
Gaurko honetan, beraz, Australiako Gobernuak onartu egin du epaileak emandako agindua, baina Christopher Tran abokatuak esan du Alex Hawke Immigrazio ministroa bere botereaz baliatzea aztertzen ari dela, Djokovic deportatu ahal izateko.
Scott Morrisonen Gobernuak pauso hori ematea "kezkagarria" izango litzatekeela eta ondorioak izan ditzakeela adierazi du Kelly epaileak.
Atzerapenarekin hasi da gaurko saioa, arazo teknikoengatik. Bertan, tenis-jokalariaren abokatuek argudiatu dute Djokovickek beharrezkotzat jo zituen pauso guztiak eman zituela Australiara sartzeko.
Australiako Gobernuak covid-19aren txertoaren dosi guztiak jarrita edukitzea exijitzen die bidaiariei herrialdean sartu ahal izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa