Mundua
hondamendia
agentziak | eitb media
Elurte gogorrek isolatuta utzi dituzte milaka pertsona Murree hiriko mendi estazio batean, herrialdeko iparraldean.
Gutxienez 21 pertsona hil dira Pakistango iparraldeko mendi estazio batean, milaka pertsona isolatu dituen elurtearen ondorioz.
Hildakoen artean bederatzi ume daude, Murree hiriko erreskate bulegoak jakitera eman duenez. Bertan gertatu da ezbeharra, eta hondamendi gune izendatu dute ofizialki.
Hiria erabat kolapsatu dute elurteek, milaka pertsona elurrari ongietorria ematera bertaratu direnean. 100.000 ibilgailu iritsi dira Murreera azken egunetan zehar, eta hotelak beterik daude, bisitari askok gaua euren kotxeetan eman behar izan dutelarik.
Murreeko biztanleek egunak daramatzate isolatutako turistei janaria eta mantak banatzen. Bitartean, Pakistango Gobernuak eremuaren erabateko itxiera agindu du bisitari gehiago iristea ekiditeko, Rashid Ahmed barne ministroak azaldu duenez.
Pakistango meteorologia sailak ohartarazi duenez, elurte bortitzak igandera arte luzatuko dira Murreen. Imran Jan herrialdeko lehen ministroak aitortu du agintariak "erabat ustekabean" harrapatu zituela "aurrekaririk gabeko elurte honek", eta ikerketa abiatu du ezbeharrari erantzuna emateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa