09:44

Mundua

KORONABIRUSA

AIk herrialde aberatsen eta farmazeutikoen "porrota" salatu du, txertaketaren inguruko "desorekengatik"

AGENTZIAK | EITB Media

Urteko balantzea egiterakoan, Amnistia Internazionalak kritikatu du milaka milioi pertsona utzi dituztela "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe".

  • Gizon bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen

    Gizon bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amnistia Internazionala (AI) gobernuz kanpoko erakundeak ostiral honetan salatu duenez, herrialde aberatsek eta farmazeutikoek "katastrofikoki porrot" egin dute covid-19aren aurkako txertoaren banaketa bidezkoa egiterakoan, eta milaka milioi pertsona utzi dituzte "bizitzak salbatzen dituen sendagairik gabe". 

Amnistia Internazionalak eta Munduko Osasun Erakundeak behin eta berriro eskatu dute diru sarrera txikiak eta ertainak dituzten herrialdeetako biztanleen % 40 txertatzeko aurtengo urtea amaitu aurretik. Hala ere, Amnistia Internazionalaren arabera, herrialde aberatsek eta farmazeutikek entzungor egin diete eskaera horiei.

Agnes Callamard Amnistia Internazionaleko idazkari nagusiaren esanetan, "munduan 11.000 milioi txerto dosi inguru ekoiztu badira ere, diru sarrera txikiak dituzten herrialdeetako biztanleen % 7k soilik jaso dute gutxienez dosi bat". "Herrialde aberatsenetan askok hiru dosi ere jaso dituzten bitartean, herrialde pobreenetan askok ez dute dosi bakar bat ere hartu", deitoratu du.

Callamarden iritziz, omikron aldaerak "abisu gisa balio beharko lieke herrialde aberatsei eta farmazeutikoei". "Pertsona guztiak txertatzen ez diren bitartean, bizi diren lekua edozein dela ere, munduko biztanleria guztia aldaera berriekiko kaltebera izango da. Gurpil zoro hori hausteko modu bakarra pertsona guztiek txertoak eskura dituztela bermatzea da", berretsi du.

Bestalde, gobernuz kanpoko erakundearen arabera, botika konpainiak ere ez dira egoerak eskatzen zuen mailan egon. "Enpresa guztiek dute giza eskubideak errespetatzeko erantzukizuna", gehitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena