12:34

Mundua

Koronabirusa

Afrikak 2021 osoan baino txerto gehiago jaso dituzte herrialde aberatsek azken asteotan

O.P. | Eitb Media

Afrikarren % 8,6k du txertoaren jarraibidea osorik. GKEek ohartarazi dute, egungo erritmoari eutsiz gero, 2023ko apirila izango dela, gutxienez. afrikar guztiek lehen dosia jartzerako.

  • Zimbabweko gizon bat txertatzen. EFEren artxiboko irudia.

    Zimbabweko gizon bat txertatzen. EFEren artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunak, AEBk eta Erresuma Batuak txerto gehiago jaso dituzte azken asteotan Afrika 2021 osoan baino. Hala salatu du GKE aliantza batek, eta ohartarazi dute, egungo erritmoari eusten bazaio, gutxienez 2023ko apirilak joko duela afrikar guztiek lehen dosia jasotzen dutenerako

Zehazki, azaroaren 11tik abenduaren 21era bitartean, Europar Batasunak, Erresuma Batuak eta AEBk 513 milioi dosi jaso zituzten. Afrikak 2021ean zehar 500 milioi dosi jaso ditu orotara. Afrikarren % 8,6k du txertoaren jarraibide osoa; ifrentzuan herrialde aberatsetako soberakina: G7ko herrialdeek 1.400 milioi dosiko soberakin metatua izango dute 2022ko martxorako

Peoples's Vaccine GKEen aliantzak ohartarazi du, txertoak planetako toki guztietara modu ekitatiboan iristen ez badira "mundua aldaera, errefortzu, murrizketa eta konfinamendu ziklo amaigabe batera kondenatzeko" arriskua dagoela. Anna Marriot Oxfameko eta aipatu aliantzako osasun politiken zuzendariak adierazi duenez, "herrialde pobreenetan txertoak eskuratzeko irtenbide errealak blokeatuta", herrialde aberatsak "pandemia eta horrek dakarren sufrimendua luzatzen ari dira".

Ados dago Nick Dearden Global Justice Nowko zuzendaria¡ ere: "Noizbait berriro Eguberri normal bat izan nahi badugu, mundu guztia txertatu behar da". Horretarako, People 's Vaccine aliantzak eskatzen duenez, txertoak, probak eta tratamenduak jabetza intelektualeko arauetatik salbuetsi behar dira.

Maaza Seyoum Txertoaren Banaketarako Afrikako Aliantzaren bozeramaileak deitoratu duenez, orain arte "iparralde globaleko buruzagiek enpresa farmazeutikoen onura lizunen alde egin dute, Afrikako biztanleen bizitzagatik baino gehiago". Hala ere, gaineratu duenez, Hegoafrikan lehen aldiz atzemandako omikron aldaerak erakusten du "txertoen ekitate eza arriskutsua dela nornahirentzat eta edonon". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena