Mundua
Hauteskundeak Txilen
O.P. | Eitb Media
Boricek botoen % 55,7 lortu ditu, eta Jose Antonio Kast eskuin muturreko aurkariak, berriz, % 44,27. 35 urteko diputatua, Txileko agintaririk gazteena izango da, eta ekologista, feminista eta erregionalista da.
Albisteak (1)
Gabriel Boric ezkerreko diputatuak irabazi ditu Txileko presidentetzarako hauteskundeak, botoen lortuta. Botoen % 92 zenbatuta daudenean, Jose Antonio Kast abokatu ultraeskuindarrak, azaroaren 21eko lehen itzulian 2 puntuko aldea atera zionak, botoen % 44,27 lortu du bigarren itzulian. Hala Txileko historian hauteskunde batzuetan izan den alderik handienetakoa atera dio Boricek.
"Txiletar guztien presidentea izango naiz, ez dut bakarrik eta lau hormen artean gobernatuko", esan du Baricek, Sebastian Piñera kontserbadorearekin egindako telefono dei batean.
Kastek, bere aldetik, botoen erdia baino gehixeago zenbatuta zeudela aitortu du arerioaren garaipena. "Gabriel Baricekin hitz egin berri dut eta bere garaipen handiagatik zoriondu dut. Gaurdanik Txileko presidente hautatua da eta gure errespetu eta lankidetza osoa merezi du. Txile da beti lehentasun", idatzi du Twitterren.
35 urteko diputatua eta ikasleen mugimenduko buru izandakoa, 2022ko martxoan Txileko azken urteetako agintaririk gazteena bihurtuko da Boric. Ekologista, feminista eta erregionalista gisa definitzen da, eta Estatuak duen papera handitu nahi du Europakoaren gisako ongizate-eredu baterantz joateko.
Ardura "umiltasunez" hartzen duela esan du Boricek, eta "itxaropenak beldurra garaitu" duela. Era berean, herrialdea "ziklo aldaketa historiko baten aurrean" dagoela esan du, "alferrik galdu" ezin den aukera.
"Kohesio soziala" eta "benetako garapen iraunkorra" jarri ditu lehentasun eta helburu, baita "giza-eskubideen errespetua", emakumeak, "disidentzia eta aniztasuna", "txiroak eta aberatsak bereizten ez dituen osasun sistema", edo "pentsio duinak" ere. Halaber, erronka gisa jarri du etxebizitza eta oinarrizko zerbitzuak denen eskura egotea, bai eta hezkuntza publikoa indartzea ere.
Era berean gainditu nahi dituen narkotrafikoari eta indarkeriari buruz ere hitz egin du. Klima aldaketaren aurka ere gogor lan egin beharko dela dio "ez delako asmakizun bat".
Ehunka mila lagun bildu dira Santiago erdigunean Boricen garaipena ospatzera.
Salvador Allende (1973-1990) agintetik kendu zutenetik, presidenterik ezkertiarrena izango da, eta 1990ean demokraziara itzuli zenetik boterea banatu zuten bi bloke handietako kide ez den lehena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa