Mundua
covax
agentziak | eitb media
Europar Batasuneko herrialdeek, COVAX mekanismoaren bitartez, 350 milioi dositik gora bidali dituzte txertaketa-tasa urriak dituzten herrialdeetara. Horien herena baino ez da iritsi, oraingoz, helmugara.
Datorren urtean, mundu mailan, 20.000 milioi dosi ekoitziko direla espero dute. Argazkia: EFE
Europar Batasunetik adierazi dutenez, covidaren aurkako txertoaren 3.600 milioi dosi ekoitziko lituzke Europak 2022an, mundu mailan ekoiztea aurreikusita dauden 20.000 milioien artean. EBko iturriek adierazi dutenez, "behar baino askoz gehiago ekoitziko dugu Europan". Gaineratu dute bloke barruko herrialdeetan errefortzu dosiak ematea eta mundu osoa txertatzea ez direla bateraezinak.
Europar Batasuneko populazioaren ia % 70a txertatu eta gero, bertako herrialdeak errefortzu dosiak ematen ari dira. Afrikan, bestalde, populazioaren % 7a baino ez dago txertatuta, Asiako % 49tik edo Latinoamerikako % 58tik oso urrun. Horietan oso agerikoa da Txinako eta Errusiako txertoen bultzada.
Afrika, ordea, COVAX mekanismoko dohaintzen menpe dago. Europar Batzordeko iturrien arabera, 27ek 350 milioi dositik gora eman dituzte txertaketa-tasa urriak dituzten herrialdeentzat, baina horien herena baino ez da iritsi, oraingoz, bere helmugara.
Iturriok hainbat arrazoi aipatu dituzte horretarako: Modernaren txertoa ez dagoela baimenduta herrialde batzuetan, hotzaren kateari eusteko zailtasunak dituztela eta txertoekiko mesfidantza.
Osasunaren Mundu Erakundeak salatu du COVAX mekanismoko dosi asko egutegi zehatzik gabe iristen direla eta iraungitze-data oso urruti dutela.
Batzordetik aitortu dute arazo horri "irtenbidea bilatu" behar diotela. Ez dute uste Afrikan txertatzea berehala bizkortuko denik, baina baikor dira 2022ak aurrera egin ahala COVAX dosiak behar bezala iritsiko direla. Datorren urtean, mundu mailan, 20.000 milioi dosi ekoitziko direla espero dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa