Alemania
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdeek koalizio gobernu parekidea babestu dute Alemanian

Berdeek hiruko gobernuaren alde eginda, Olaf Scholzek ez du oztoporik izango kantziler izateko.
Olaf Scholz izango da kantziler berria, Alemanian. Argazkia: EFE.

Berdeek babesa eman diote (alderdiko kideen % 86k eman dute baiezkoa) Alemaniako hiruko gobernuari, eta, hortaz, hiru alderdi hauek izango dira koalizioan: kantziler izango den Olaf Scholzen Alderdi Sozialdemokrata (SDP), Alderdi Demokratiko Librea (FDP) eta Berdeak. Gobernua parekidea izango da, zortzi emakume eta zortzi emakume izango ditu, eta aurreikuspena da asteazkenean ekitea lanari.

Hala, SDPk jakitera eman du zein lau emakumek eta hiru gizonek hartuko dituzten alderdi horren gain izango diren zazpi ministerioak. FDPk hiru gizon eta emakume bat izendatu ditu, lau ministerio zuzentzeko; Berdeek, berriz, bost ministerio gidatuko dituzte, eta hiru emakume eta bi gizon izendatu dituzte horietarako.

Osasun Ministerioa, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko gakoa, Karl Lauterbach osasun-aditu sozialdemokrataren esku izango da.

Ministroak aurkeztu dituenean, Olaf Scholzek adierazi du "harro" dagoela gobernu parekidea delako, eta "gizartearekin bat dator emakumeek boterearen erdia izatea", nabarmendu du.

Berdeek astelehen honetan eman diote babesa koalizio gobernuari; espero zen babes handia jasotzea, eta bete egin da esperotakoa, alderdikideen % 86k babestu baitute.

Albiste gehiago mundua

Aitor Zabalgogeazkoari elkarrizketa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Zabalgogeazkoa: "Gazako janari banaketa sistema berria basakeria bat da"

Aitor Zabalgogeazkoak zortzi aste egin ditu Gazan Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen larrialdietako koordinatzaile bezala lan eginez. Bere hitzetan, 22 hilabeteren ostean, "jendeak esperantza galdu du eta gosetea gero eta handiagoa da". Zabalgogeaskoak gertutik bizi izan du Israelek eta AEBk babesten duten janari banaketa puntuetan gertatzen dena. "Egunero egoten dira hildakoak eta zaurituak" eta askok buruan eta bularrean jasotzen dituztela tiroak adierazi du "Gaur Egun" albistegian egindako elkarrizketan.

Aitor Zabalgogeaskoa Medicos sin fronteras
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Zabalgogeazkoa Gazatik itzuli berri da eta Zerrendako egoera "inoiz baino okerragoa" dela uste du

Bilbon komunikabideekin egindako topaketa batean, 2012ra arte Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko zuzendari nagusi izan denak eta gaur egun larrialdietako koordinatzailea den Aitor Zabalgogeazkoak Gazan eman dituen azken zortzi asteak deskribatu ditu. Gaur gauean, "Gaur Egun" albistegian elkarrizketa egingo diote, Gazako Zerrendan bizi den egoera azaldu dezan. 

Gehiago kargatu