Mundua
Myanmar
Agentziak | EITB Media
Bakearen Nobel saridunak (76 urte) epaiketa ugari ditu aurretik eta hainbat hamarkadatako espetxe-zigorrak ekar ditzakete horiek, mendebaldeko gobernuek eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek hura askatzeko aldarria eta presioak egin arren.
Aung San Suu Kyi, 2018ko ekitaldi batean. EFE
Myanmarren, otsailaren 1ean militarrek estatu-kolpea jo eta atxilotu zutenetik emandako lehen epaian, lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Aung San Suu Kyi buruzagi ohi eta Bakearen Nobel saridunari, zehazki, istiluak eragiteagatik eta covid-19aren pandemiari aurre egiteko neurriak ez betetzeagatik zigortu dute lehen epaiketa honetan.
Suu Kyik, kargutik kendutako Gobernuaren 'de facto' buruzagitzat jotzen denak nahiz bere ingurukoek, beti ukatu dituzte egozten zizkioten karguak, gainera, espetxeratze baldintza txarrak salatu diutzte. Suu Kyiren abokatuek adierazi dutenez, duela aste batzuk batzorde militarrak komunikabideekin hitz egiteko debekua ezarri zien abokatuei.
Suu Kyi ez ezik, Win Myint presidente ohia ere zigortu du Kaipyidoko auzitegiak eta Myo Aung hiriburuko alkate ohiak, bestalde, bi urteko kartzela-zigorra jaso du, Myanmar Now atariaren arabera.
Suu Kyik berak (76 urte) epaiketa ugari ditu aurretik eta hainbat hamarkadatako espetxe-zigorrak ekar ditzakete horiek, mendebaldeko gobernuek eta Giza Eskubideen aldeko erakundeek hura askatzeko aldarria eta presioak egin arren.
Estatu-kolpeak krisi politiko, sozial eta ekonomiko sakon batean murgildu zuen Myanmar, eta indarkeria espiral bat ireki zuen milizia zibil berriekin, herrialdeak duela hamarkada batzuetatik bizi duen gerrilla gerra areagotuz.
Kolpea justifikatzeko 2020ko azaroko hauteskunde orokorretan iruzur masiboa egon zela argudiatzen du armadak. 2015ean egin gisan, Suu Kyiren alderdiak alde handiz irabazi zituen 2020ko bozak, nazioarteko begiraleen onespenarekin, gainera; hala ere emaitza horiek indargabetu zituen Gobernu militarrak.
Gutxienez 1.303 pertsona hil dira poliziek eta soldaduek estatu-kolpearen egunetik egindako errepresio basatiaren ondorioz; Preso Politikoen Laguntzarako Elkartearen eguneroko parteen arabera, manifestari baketsuen aurka tiro egin dute eta 10.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, Suu Kyi bera tartean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa