15:53

Mundua

Koronabirusa

Txertaketa derrigorrezkoa izango da otsailetik aurrera Alemanian

Agentziak | EiTB Media

Hartutako neurrien artean, intzidentzia maila zehatz batzuen gainetik gaueko aisialdia ixtea, ekitaldi publikoetan murrizketak eta positiboen harremanei neurri murriztaile gehiago aplikatzea, batez ere txertoa hartu ez duten herritarrei, ezin izango baitira familiatik at bildu.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alemaniak oraindik txertoa jaso ez dutenei neurri murriztaile gehiago ezarri dizkie, eta litekeena da txertaketa derrigorrezkoa izatea otsailetik aurrera, Angela Merkel kantzilerrak iragarri duenez. Merkel Olaf Scholz ondorengoarekin eta landerretako buruzagiekin bildu da.

Hartutako neurrien artean, intzidentzia maila zehatz batzuen gainetik gaueko aisialdia ixtea, ekitaldi publikoetan murrizketak eta positiboen harremanei neurri murriztaile gehiago aplikatzea, batez ere txertoa hartu ez duten herritarrei, ezin izango baitira familiatik at bildu.

Horrela, aisialdian 2G araua- geimpft o genesen (txertatua edo sendatua)- aplikatuko dute, kutsatzeen kopuruak kontuan hartu barik, eta gainera, proba negatibo bat eskatzea posible izango da.

Era berean, saltoki txikietan 2G araua ezarriko dute, oinarrizko beharretarako produktuen kasuan izan ezik.

Txertoa hartu ez duten pertsonen bilera pribatuak mugatuko dira; horrela, familiartean edo elkarbizitza nukleo berdinean eta beste burbuila bateko bi pertsonarekin soilik batu ahal izango dira, 14 urtez azpiko adingabeak zenbatu barik.

Klubak eta diskotekak itxi beharko dira 100.000 biztanleko 350 positiboen intzidentzia gainditzen denean.

Era berean, intzidentzia maila horren gainetik bilerak 50 eta 200 pertsonara mugatuko dira, barrualdean eta kanpoaldean, hurrenez hurren, nahiz eta txertoa jaso edo sendaturik egon.

Bestalde, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da berriro ikastetxeetan.

Covid ziurtagiriaren iraupena bederatzi hilabetera murriztuko dute txertaketa bukatu ondoren. Horregatik, orain hirugarren dosi bat jasotzea garrantzitsua dela azpimarratu du kantzilerrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena