08:40

Mundua

BULGARIA

Gutxienez 46 pertsona hil dira Bulgarian, autobus batek su hartuta

AGENTZIAK | EITB Media

Hildakoetako 12 adin txikikoak dira eta 34, ostera, helduak. Asteburua Istanbulen igaro ostean Ipar Mazedoniara bueltan zihoazen ipar mazedoniarrak dira hildakoak. Gainera, zazpi pertsona zauritu dira.

0:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bulgarian gutxienez 46 pertsona hil dira autobus batek su hartu ondoren, tartean 12 adin txikiko eta 34 heldu. Zazpi pertsonak bizirik ateratzea lortu dute, autobusetik jauzi eginda.

Ezbeharra 03:00etan gertatu da Bulgaria mendebaldeko autobide batean, Sofia hiriburutik 40 kilometrora. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autobusak su hartu du.

Poliziaren lehen txostenaren arabera, autobusak errepidearen ertz baten kontra talka egin du. Kolpearen ondorioz, sua piztu da ibilgailuaren barruan.

Asteburua Istanbulen (Turkia) igaro ostean Ipar Mazedoniara bueltan zihoazen, eta garren artean harrapatuta hil dira bidaiari gehienak. 

Ipar Mazedoniako Atzerri ministroak baieztatu duenez, bidaiari guztiak ipar mazedoniarrak ziren.

Gainera, istripuan zauritu diren zazpi pertsona ospitaleratu dituzte, 15 urteko adin txikiko bat tartean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena