06:43

Mundua

KORONABIRUSA

Europako Batzordeak txertorik hartu ez duten herritarrei egotzi die koronabirusaren olatu berria

AGENTZIAK | EITB Media

Stella Kyriakides EBko Osasun komisarioak Europako Parlamentuan azpimarratu duenez, koronabirusaren aurkako txertoa da heriotza saihesteko tresnarik eraginkorrena.

  • Stella Kyriakides EBko Osasun komisarioa

    Stella Kyriakides EBko Osasun komisarioa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordearen arabera, txertatu gabeko pertsonak edo txertoaren jarraibide osoa jaso ez dutenak dira, batez ere, koronabirusaren olatu berriaren erantzuleak. Stella Kyriakides EBko Osasun komisarioak Europako Parlamentuan berretsi duenez, txertoa da koronabirusari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena.

Stella Kyriakidesek onartu duenez, egungo egoera kezkagarria da. Testuinguru horretan, aldarrikatu du txertoa eraginkorra dela ospitaleratzeak eta heriotzak gutxitzeko. Hori dela eta, txertoa jartzeko deia egin du.

Txertoa hartuta ere, prebentzio neurriak (maskara barne) eta distantzia soziala mantentzearen garrantzia azpimarratu du. Haren esanetan, portaera horiek beharrezkoak izango dira estatu kideek txertaketa tasa altuagoak lortu eta pandemia kontrolpean hartu arte.

Koronabirusaren goranzko bilakaeraren aurrean, ez zatikatzeko eta elkar hartzeko eskatu die EBko Osasun komisarioak estatu kideei. Gaineratu duenez, Europako Batzordeak bere proposamena eguneratuko du aste honetan, mugimendu askea bermatzea helburu, eta Covid ziurtagiria oinarri hartuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena