07:17

Mundua

Siriako gatazka

Al Asadek Annani: 'Kaosa dagoen bitartean, ez dago negoziatzerik'

Erredakzioa

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundea bidalitako ordezkaria Siriako presidentearekin bildu da irtenbide baketsu bat bilatzeko asmoz. 63-83 lagun bitartean hil dira larunbatean errepresioaren ondorioz.

01:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bachar al Asad Siriako presidenteak larunbat honetan Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeak eta Liga Arabiarrak bidalitako ordezkariarekin izandako bileran azpimarratu duenez, "kaosa zabaltzen duten talde terrorista armatuak dauden bitartean, elkarrizketa politikoek ez dute arrakastarik izango", Sana albiste agentziak jakinarazi duenez. Annan Damaskon da azken urteko gatazkari irtenbide baketsu bat bilatzeko asmoz.

Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa sustatzea izango da Annanen helburua. Hala ere, Siriako oposizioa ez dago Al Asadeko Gobernuarekin negoziatzeko prest, horrek protesten errepresioa luzatzeko denbora eskainiko lukeelako.

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak bart azaldu zuenez, Al Asadekin biltzearekin batera, eragile sozialekin eta oposizioaren liderrekin ere batzartuko da.

63-83 lagun bitartean hil dira larunbatean Kofi Annanen bisita egunean Siriako errepresioaren ondorioz.

Nazioarteko parte-hartzea

Qatarreko Atzerri ministerioak, nazioarteko eta Arabiako indarrak Sirian sartzea defendatu du. Baina Serguei Lavror Errusiako Atzerri ministroak arbuiatu egin du berriz ere nazioarteko eskuhartzea, Kairon, Arabiar Ligaren egoitzan egiten ari diren bileran.

Bachar al Asad Siriako presidenteak larunbat honetan Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeak eta Liga Arabiarrak bidalitako ordezkariarekin izandako bileran azpimarratu duenez, "kaosa zabaltzen duten talde terrorista armatuak dauden bitartean, elkarrizketa politikoek ez dute arrakastarik izango", Sana albiste agentziak jakinarazi duenez. Annan Damaskon da azken urteko gatazkari irtenbide baketsu bat bilatzeko asmoz.Siriako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa sustatzea izango da Annanen helburua. Hala ere, Siriako oposizioa ez dago Al Asadeko Gobernuarekin negoziatzeko prest, horrek protesten errepresioa luzatzeko denbora eskainiko lukeelako. Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak bart azaldu zuenez, Al Asadekin biltzearekin batera, eragile sozialekin eta oposizioaren liderrekin ere batzartuko da.63-83 lagun bitartean hil dira larunbatean Kofi Annanen bisita egunean Siriako errepresioaren ondorioz.Nazioarteko parte-hartzeaQatarreko Atzerri ministerioak, nazioarteko eta Arabiako indarrak Sirian sartzea defendatu du. Baina Serguei Lavror Errusiako Atzerri ministroak arbuiatu egin du berriz ere nazioarteko eskuhartzea, Kairon, Arabiar Ligaren egoitzan egiten ari diren bileran.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena