Mundua
Migrazio krisia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europar Batasuneko Atzerri ministroek araudia eguneratu dute, pertsona migratzaileak erabiltzen dituzten herrialdeak zigortu ahal izateko.
Migratzaileak, Bielorrusia eta Polonia arteko muga igarotzeko zain. Argazkia: EFE
Europar Batasunak (EB) Bielorrusiari zigorrak ezarriko dizkio, pertsona migratzaileak presio politikoa egiteko erabiltzea leporatuta, eta gaur lehendabiziko urratsa eman dute bide horretan. Izan ere, migratzaileak helburu politikoekin erabiltzen dituzten herrialdeak zigortu ahal izateko araudia eguneratzea adostu dute Atzerri ministroek astelehen honetan egindako bileran.
Europar Batasuna ezegonkortzeko asmoz, migratzaileak Polonia, Lituania edo Letoniako mugetara bidali izana leporatzen diote EBko agintariek Aleksandr Lukaxenkoren erregimenari.
Europar Batasunaren aurkako "presio politikoa" egiteko desinformazioa eta migratzaileak erabiltzen aritzea egotzi diote.
"Hau ez da migrazio krisi bat. Migratzaileak erabiltzen ari dira eta Europak erantzun egin behar du", adierazi du Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak.
"Europar Batasuneko mugak ez daude baldintzarik gabe irekita, bertan sartzea posible da, baina ohiko bideetatik, bisarekin edo asiloarekin. Eta orain arte zabaldu duten informazioa okerra da, desinformazioa da", erantsi du Josep Borrell EBko Atzerri Gai eta Segurtasun Politikarako ordezkariak.
Oraingoz ez dituzte zehaztu zigorrak zeintzuk izango diren, baina aurreratu dute gaur egindako erreformarekin "pertsona zaurgarriak erabili eta legez kanpoko zirkulazioa" ahalbidetzen duten pertsonak "jomugan" jarriko dituztela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa