Mundua
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Harremanak murrizteko neurriak eta garraiobide publiko batera igotzeko txertaketa-ziurtagiri bat edo test negatibo bat izatea eskatuko dute, besteak beste.
Hainbat petsona Alemanian txertaketa mugikorreko zentro baten aurrean. Irudia: EFE
Alemaniako Gobernuaren hurrengo koalizioa negoziatzen ari diren hiru alderdiak ados daude txertorik hartu ez dutenentzako murrizketa batzuk ezartzearekin, covid kasuen igoerari aurre egiteko; izan ere, herrialde horretan Europako txertaketa-tasarik txikienetakoa dute.
Akordio horrek, besteak beste, harremanak murrizteko neurriak eta garraiobide publiko batera igotzeko txertaketa-ziurtagiri bat edo test negatibo bat izatea eskatzen du.
"Txertatutakoek eguneroko bizitza publikoan parte hartzen jarraitu behar dute. Horregatik, neurri egokia iruditzen zait txertorik hartu ez dutenentzat harremanak murriztea", esan du Oliver Krischner diputatu berdeak Alemaniako telebista publikoan, baina ez ditu akordio horren inguruko xehetasun gehiago eman gabe.
Alemanian, biztanleen % 67,5ek txertoaren pauta osoa jaso dute, eta % 70ek, gutxienez, lehen dosia. Europa mendebaldeko herrialdeen artean txertaketa-tasarik baxuena dute bertan.
Alderdi Sozialdemokrata (SPD), Berdeak eta Alderdi Liberala (FDP) Gobernu koalizioa osatzeko negoziazioetan ari dira, eta hiru alderdiek hainbat neurri murriztaile biltzen dituen lege proiektu bat aurkeztu zuten joan den astean Bundestagen.
Hala ere, kritika ugari jaso ditu testuak, horien artean, Berdeetan militatzen duten herrialdeko Osasun ministro batzuena; izan ere, horien aburuz neurri horiek ez dira nahikoa egungo egoerari aurre egiteko.
Legegintza-izapidean dagoen proiektu horrek, doako koronabirus-testetara itzultzea edo lanera joateko txertatuta edotea edo egunero test negatibo bat izateko betebeharra ezartzen zuen, eta beste neurri batzuk hartzeko aukerak irekita mantentzen zituen. Orain filtratu den dokumentua haratago doa harremanen murrizketari eta garraio publikoaren murrizketei dagokienez.
Koronabirusaren kasuek gora egiten jarraitzen dute Alemanian, eta Rober Koch (RKI) birologia Institutuaren azken datuen arabera, 100.000 biztanleko 300 kutsatze baino gehiago izan ditu lehen aldiz pandemia hasi zenetik. Azken 24 orduetan, gainera, 43hildako zenbatu dituzte (aurreko astean 33 izan ziren).
Gorakada horren ondorioz, kritikak sortu dira azaroaren 25etik aurrera nazio-mailako epidemia-egoera baten deklarazioa ez berritzeko erabakiaren aurrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa