Mundua
MIGRAZIO KRISIA
AGENTZIAK | EITB Media
Muga gurutzatu dutenetako batzuk atzeman eta Bielorrusiara itzuli dituzte, eta beste batzuk harrera zentroetara bidali dituzte. Hainbatek ihes egitea lortu dute. Poloniako Gobernua muga erabat ixtea eta NATOren bilera deitzea aztertzen ari da.
Pertsona migratzaileak Bielorrusia eta Polonia arteko mugan. Argazkia: EFE
Dozenaka pertsona migratzailek gurutzatu dute bart Bielorrusia eta Polonia arteko muga, hainbat eremutan hesia apurtuta.
Azken orduotan, tentsio eta indarkeria uneak izan dira mugazainen eta pertsona migratzaileen artean. Polonian sartzea lortu dutenetako batzuk Bielorrusiara itzuli dituzte eta beste batzuk harrera zentroetara bidali dituzte. Beste hainbatek Poliziarengandik ihes egitea lortu dute. Poloniako Gobernuak baieztatu duenez, 50 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte.
Egunez egun, Bielorrusiaren eta Poloniaren arteko tentsioa gora egiten ari da. Bielorrusiak mugak irekitzeko erabakia Europar Batasunak Lukaxenkoren Gobernuari ezarritako zigorren erantzun gisa ulertu dute askok. Bien bitartean, milaka pertsona ez atzera ez aurrera daude: Poloniak ez die sartzen uzten eta Bielorrusiak ez die atzera egiten uzten.
Poloniako Gobernua neurri sorta bat prestatzen ari da migrazio krisiari aurre egiteko, tartean, Polonia eta Bielorrusia arteko muga erabat ixtea eta NATOren bilera deitzea. Poloniak salatu dutenez, Bielorrusiako agenteek tiro egin dute mugaren beste aldera.
Pertsona migratzaileek salatu dutenez, bidaiatu aurretik Europar Batasunean sartuko direla zin egiten diete Bielorrusiako ofizialek.
Nazioarteko Migrazio Erakundeak egindako kalkuluen arabera, gutxienez 11 pertsona hil dira urtea hasi zenetik Bielorrusia, Polonia eta Lituaniako mugetan. Hala ere, benetan hildakoak gehiago izan daitezkeela ohartarazi du.
Egoera ikusita, Charles Michel Europako Kontseiluko presidentea Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroarekin batzartuko da gaur Varsovian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa