07:03

Mundua

Errusiako hauteskundeak

Putinek aise irabazi du, baina oposizioak iruzurra salatu du

Erredakzioa

Agintaria presidente izango da berriz, azken agintaldian lehen ministro izan eta gero, hauteskundeak lehen itzulian irabazita.

02:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin lehen ministroa eta Errusia Batua alderdiko presidentetzarako hautagiak bere garaipena aldarrikatu du igande honetan Moskuko Manegere enparantzan 100.000 zalek babestuta. "Borroka ireki eta zintzo batean irabazi dugu!", esan du Putinek Dimitri Medvedev aurreko presidentearekin egindako agerraldian.

"Errusiako interesen inguruan biltzea eskatu nahi dizuegu", adierazi du. "Irabaziko genuela iragarri nuen eta hala izan da", azpimarratu du, hunkituta. Manifestarien artean hiru koloreko banderak ziren ikusgai eta baita bandera zuriak, horiak eta beltzak. Zenbait abeslari giroa berotzen izan dira.

Errusiako Hauteskunde Batzordeko datuen arabera, Putinek botoen % 63,81 lortu ditu. Guennadi Ziuganov Errusiako Federakuntza Komunistaren buruak botoen % 17,19 eskuratu du, Mijail Projorovek % 7,78, Vladimir Yirinovskik % 6,23 eta Sergei Mironovek % 2,7.

Emaitza hauei esker, Putinek presidentetza lortu du zuzenean eta bigarren itzulia ez da beharrezkoa izango.

Hauteskundeen gaineko zurrumurruak

 

Bestalde, Guennadi Ziuganov alderdi komunistaren buruak hauteskundeen legezkotasuna aitortzeari uko egin dio. "Ez du zentzurik inor zoriontzea. Hauteskunde hauekin guztiok galdu dugu eta dute ezertarako balio", deitoratu du.

Halaber, Mijail Gorbachov Sobiet Batasunaren presidente ohiak bere zalantza azaldu du. Honen esanetan, baliteke "emaitzek gizartearen nahiak islatu ez izana baina iruzurrak baieztatu arte, zaila da zer edo zer esatea", esan du Gorbachovek.

Bestalde, Putinen kanpainaren behatzaileek hauteskundeen garbitasuna defendatu dute. "Hauteskunde garbien alde" izeneko elkarteak 2.000 irregulartasun antzeman ditu, guztiak arinak. Hala ere, "irregulartasun gehienek ez dute hautagaiekin zerikusirik", esan dute behatzaileek.

Vladimir Putin lehen ministroa eta Errusia Batua alderdiko presidentetzarako hautagiak bere garaipena aldarrikatu du igande honetan Moskuko Manegere enparantzan 100.000 zalek babestuta. "Borroka ireki eta zintzo batean irabazi dugu!", esan du Putinek Dimitri Medvedev aurreko presidentearekin egindako agerraldian. "Errusiako interesen inguruan biltzea eskatu nahi dizuegu", adierazi du. "Irabaziko genuela iragarri nuen eta hala izan da", azpimarratu du, hunkituta. Manifestarien artean hiru koloreko banderak ziren ikusgai eta baita bandera zuriak, horiak eta beltzak. Zenbait abeslari giroa berotzen izan dira. Errusiako Hauteskunde Batzordeko datuen arabera, Putinek botoen % 63,81 lortu ditu. Guennadi Ziuganov Errusiako Federakuntza Komunistaren buruak botoen % 17,19 eskuratu du, Mijail Projorovek % 7,78, Vladimir Yirinovskik % 6,23 eta Sergei Mironovek % 2,7.Emaitza hauei esker, Putinek presidentetza lortu du zuzenean eta bigarren itzulia ez da beharrezkoa izango.Hauteskundeen gaineko zurrumurruakBestalde, Guennadi Ziuganov alderdi komunistaren buruak hauteskundeen legezkotasuna aitortzeari uko egin dio. "Ez du zentzurik inor zoriontzea. Hauteskunde hauekin guztiok galdu dugu eta dute ezertarako balio", deitoratu du.Halaber, Mijail Gorbachov Sobiet Batasunaren presidente ohiak bere zalantza azaldu du. Honen esanetan, baliteke "emaitzek gizartearen nahiak islatu ez izana baina iruzurrak baieztatu arte, zaila da zer edo zer esatea", esan du Gorbachovek. Bestalde, Putinen kanpainaren behatzaileek hauteskundeen garbitasuna defendatu dute. "Hauteskunde garbien alde" izeneko elkarteak 2.000 irregulartasun antzeman ditu, guztiak arinak. Hala ere, "irregulartasun gehienek ez dute hautagaiekin zerikusirik", esan dute behatzaileek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena