14:20

Mundua

larrialdi klimatikoa

G20aren gailurra abiatu da, isuriak murrizteko akordio bat ixteko helburu nagusiarekin

agentziak | eitb media

Xi Ping, Txinako presidentea, eta Vladimir Putin, Errusiakoa, ez dira egon 2050erako "0 isuri" lortzeko akordioa helburu duen hitzorduan. Mario Draghik, Italiako lehen ministroak, multilateralismo gehiago eskatu die liderrei.

  • Munduko liderrak G20aren gailurrean. Argazkia: EFE

    Munduko liderrak G20aren gailurrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

G20aren goi bilera abian da Erroman. Munduko 20 herrialde aberatsenetako buruzagiak, eta Europar Batasuneko eta Europako Kontseiluko ordezkariak bildu dira bertan, klima aldaketa hizketagai nagusi dutela. Hutsune nabarmenenak bi izan dira: Xi Ping eta Vladimir Putin Txinako eta Errusiako presidenteena, hurrenez hurren. Mexikoko presidentea, Andres Manuel Lopez Obrador, eta Japoniako lehen ministroa, Fumio Kishida, ere ez dira bertan izango.

Mario Draghi Italiako lehen ministroak eman dio hasiera gailurrari, eta nazioarteko lankidetza gehiago eskatu du, pandemiari aurre egiteko, susperraldi ekonomiko globala lortzeko, klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta, azken finean, "mundu osoarentzat onuragarria izango den eredu ekonomiko berria" eraikitzeko.

2050erako "0 isuri" helburura iristeko akordioa erdiestea da G20aren asmo nagusietako bat, 2030erako murrizketa esanguratsuak eginez eta mende amaiera arte tenperaturaren hazkundea 1,5 gradutik behera mantentzeko konpromisoarekin (Parisko Akordioan ezarri zuten helburu hori).

Lurraren tenperatura etengabe ari da igotzen, eta goranzko erritmo horretan jarraituz gero, bikoizteraino iritsi daiteke graduen kopurua. Horregatik, Europar Batasunak isuriak % 55 murriztea nahi du, 2030erako (1990eko mailarekin alderatuta).

Txinak, bere aldetik, emisioak % 65ean murriztuko dituela iragarri du, 2060rako isuriak zeroraino jaistea helburu hartuta. Baita Indiak ere, baina oraingoz,ikatz zentral berriak eraikitzen jarraitzen du, eta erregai fosiletan inbertitzen duenaren herena soilik bideratzen du energia berriztagarrietara.

Bestalde, larunbat honetarako zenbait manifestazio zeuden aurreikusita, 'Fridays For Future' mugimenduko larrialdi klimatikoaren aurkako aktibistek deituak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena