Mundua
EUROPAR BATASUNA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak diru kopuru hori Europako Batzordeari ematera zigortu du Varsovia, Auzitegi Gorenaren diziplina aretoa geldiarazteko eskatutako behin-behineko neurriak aplika ditzan.
Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. EFE
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak milioi bat euroko isuna ezarri dio Poloniari asteazken honetan justiziaren ebazpenak ez betetzeagatik. Poloniako independentzia judizialerako mehatxua dela uste du EBk.
Poloniako Zuzenbide Estatuaren urraketei aurrenekoz prezioa jarri die Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak. Milioi bat euroko isuna egunean Gobernuari justizia sisteman agindu zizkion aldaketak aplikatu arte.
Uztailean Auzitegi Goreneko diziplina aretoa ixteko esan zion Luxenburgok Varsoviari, areto horrek epaileen independentzia urratzen duelakoan.
Horrexegatik jo zuen Mateusz Morawiecki lehen ministroak Konstituzio Auzitegira, eta horregatik bota zion erronka Bruselari, Europar Batasuneko legeak zalantza jarriz.
Diziplina aretoak itxi gabe jarraitzen duenez, isunak eskatu zituen Europako Batzordeak Poloniarentzat, eta gaur etorri da Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren erantzuna. Poloniako Gobernuaren ustez, baina "txantaia" besterik ez da isun hori.
Joan den astean 27ak izan zuten Goi Bileran garbi geratu zen Alemania, Frantzia eta beste zenbait Estatu kidek ez dutela aurrez aurreko liskarrik nahi Poloniarekin, eta nahiago dutela auzia justiziaren esku utzi.
Luxenburgoko Auzitegiak erabaki beharko du orain zer egin Poloniak eta Hungariak jarri dioten helegitearekin, funtsak eta zuzenbide estatua elkarlotzen dituen mekanismoari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa