09:00

Mundua

BRASIL

Pandemiaren kudeaketan gizateriaren aurkako krimenak egitea egotzi dio Brasilgo Senatuak Bolsonarori

AGENTZIAK | EITB Media

Senatuko ikerketa batzordeak bederatzi delitu leporatu dizkio Jair Bolsonarori. Halaber, Osasun ministroa, horren aurrekoa eta Bolsonaroren hiru seme auzipetzea ere eskatu du.

  • Gobernuak pandemian egindako kudeaketa ikertu duen Brasilgo Senatuko batzordea

    Gobernuak pandemian egindako kudeaketa ikertu duen Brasilgo Senatuko batzordea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brasilgo Gobernuak pandemiaz egin duen kudeaketa ikertu duen Senatuko batzordeak "gizateriaren aurkako krimenak" eta beste zortzi delitu leporatu dizkio Jair Bolsonaro presidenteari. Pandemia hasi zenetik 606.000 pertsona hil dira koronabirusagatik Brasilen, eta munduko hirugarren herrialderik kaltetuena da Ameriketako Estatu Batuen eta Indiaren atzetik.

Sei hilabeteko lanaren ondoren, ia 1.300 orrialdeko txostena onartu du aipaturiko batzordeak, aldeko zazpi botorekin eta kontrako laurekin. Orain, epaitegietara, Fiskaltzara, Gorte Gorenera eta Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegira igorriko du txostena, eta horiek erabaki beharko dute salaketak onartzen dituzten ala ez.

Zehazki, pandemiarekin lotutako bederatzi krimen leporatzen dizkio Senatuak Bolsonarori: heriotza eragin duen epidemia delitua, prebentzio neurriak urratzea, kuranderismoa, prebarikazioa, diru publikoa modu irregularrean erabiltzea, delituak bultzatzea, dokumentu pribatuak faltsutzea, erantzukizun delitua eta gizateriaren aurkako krimena.

Guztira, 78 pertsona inputatzeko eskaera egin du Senatuak; Bolsonaro presidentea eta horren hiru semeak, egungo Osasun ministroa eta haren aurrekoa eta Atzerri ministro ohia, besteak beste.

Bestalde, Bolsonarori sare sozialak erabiltzea debekatzeko eskatu die Senatuko abokatuei, albiste faltsuak (fake news) zabaltzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena