10:28

Mundua

Istripua filmaketan

Alec Baldwinek argazki zuzendaria hil du nahi gabe filmaketa batean, atrezzoko pistola batek huts eginda

Agentziak | Eitb Media

Halyn Hutchins, 42 urteko emakumea da hildakoa. Istripua 'Rust' pelikularen filmaketan gertatu da, Mexiko Berrian. Gainera, Joel Souza zuzendaria zauritu da ezbeharrean. Ikerketa abian da, baina ez dute Baldwinen kontrako kargurik aurkeztu.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emakume bat hil da eta gizon bat zauritu pelikula baten filmaketan, Mexiko Berrian (AEB), Alec Baldwin aktoreak atrezzoko pistola batekin tiro egin ostean. 

Agintariek baieztatu dute 68 urteko aktore eta ekoizlea izan dela arma horrekin tiro egin duena. Rust western pelikularen filmaketan gertatu da ezbeharra, Bonanda Creek arrantxoan, bertan 13:50ak zirenean. 

Baldwinen bozeramaile batek azaldu du tiroa nahi gabe egin duela aktoreak, atrezzokoa eta, ustez, jaurtigairik ez zuen pistola batekin. Ez zekien kargatuta zegoenik, antza. 

Tiroa jaso ostean emakumea Mexiko Berriko Unibertsitateko Ospitalera eraman dute, baina hil egin da. Emakumea argazki zuzendaria zen, Halyn Hutchins, eta 42 urte zituen. 

Gainera, ezbeharrean zauritu egin da Joel Souza zuzendaria ere, 48 urtekoa. Saint Vicente herriko osasun zentrora eraman dute, halere, alta jaso du dagoeneko. 

Poliziak abian du ikerketa, baina, momentuz, ez dute aktorearen kontrako kargurik aurkezteko asmorik. Souzak zuzendutako pelikularen filmaketa gelditu egin dute, Baldwin film horretako ekoizlea eta aktore nagusia da. 

Alec Baldwin: "Nire tristura azaltzeko hitzik ez dago"

"Nire tristura eta hunkipena azaltzeko hitzik ez dago Halyna Hutchinsi bizitza kendu dion istripu tragikoaren aurrean, guk guztiok sakon miresten genuen emakumea, ama eta lankidea. Tragedia honetan gertatutakoa argitzeko ikerketan laguntzen ari naiz", adierazi du Alec Baldwin aktoreak txio batean.

Brandom Leeren familia: "Inor ez litzateke tiroz hil behar filmazio batean"

"Halyna Hutchinsen eta Joel Souzaren familiekin eta Rusteko ezbeharrean inplikatutako guztiekin daude gure bihotzak", esan du Sharonek, Brandon Leeren arrebak. Sharonek Bruce Leeren semearen Twitter kontua kudeatzen du. "Inor ez litzateke tiroz hil behar filmazio batean. Eta kito", gaineratu du.

1994ko martxoaren 31n, 'Belea' filmatzen ari zirela jaurtigairik gabeko bala-zorroa atrezzoko pistola baten kanoian trabaturik geratu zen. Michael Masse aktoreak armarekin berriro tiro egin zuenean, hondakin metalikoa atera eta Brandom Leeren sabelean jo zuen. Bruce Leeren semea bost metro baino gutxiagora zegoen, eta hil egin zen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena