Mundua
EUROPAKO KONTSEILUA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bruselan egin den Europako Kontseiluaren bileran, Europar Batasunak Poloniarekin duen gatazka konpontzeko elkarrizketaren aldeko apustua egin dute 27 estatu kideek.
Europar Batasuneko estatuburu eta gobernuburuen familia argazkia Bruselan. Argazkia: EFE
Energiaren prezioaren bilakaera aztertzen jarraitzea eta horri buruzko eztabaida abenduko bilerara arte atzeratzea erabaki dute bart Europar Batasuneko (EB) estatuburu eta gobernuburuek Bruselan egin duten bileran.
EBko herrialdeen artean ez dago adostasunik energiaren garestitzeari buruz. Batzuk egoerari aurre egiteko premiazko neurriak hartzearen aldekoak dira, Espainia eta Frantzia kasu, eta beste batzuek uste dute egoera aldi baterakoa dela eta familiei eta enpresei laguntzeko neurriak hartzea baino ez dela beharrezkoa.
Gainera, EBko estatuburu eta gobernuburuek epe ertain eta luzeko neurriak hartzeko eskatu diote Europako Batzordeari, energiaren prezioa familientzat eta enpresentzat "eskuragarria" izan dadin.
Poloniarekin zabaldutako krisia izan da goi-bilerako beste hizpideetako bat, herrialde hartako Auzitegi Konstituzionalak Poloniako Konstituzioa EBko Zuzenbidearen gainetik dagoela ebatzi ostean. Hala ere, Batasuneko buruzagiek elkarrizketa lehenetsi dute zigorren gainetik. Dena dela, ez dute baztertu aurrerago horiek ezartzeko lege mekanismoak aktibatzea.
Ziurrenera, atzokoa Angela Merkel Alemaniako kantzillerraren azken goi-bilera izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa