Mundua
Europar Batasuna
agentziak | eitb media
Hala eta guztiz ere, oraindik ez du argitu isun prozedura berri bat irekitzea edo suspertzeko funtsen blokeoa ote dauden aukeren artean.
Von der Leyen, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak esan du erakundeak duen "botere guztia" erabiliko duela Europar Batasunaren Zuzenbidea Polonian gailentzeko, herrialde horretako Auzitegi Konstituzionalak Batasuneko lege batzuk Poloniako Konstituzioarekin bateragarriak ez direla ebatzi ostean.
"Oso kezkatuta nago atzoko ebazpenarekin", adierazi du Von der Leyenek agiri batean, eta jakinarazi du bere kideak lanean jarri dituela aipatu ebazpena "sakonean eta azkar" aztertzeko.
EBko buruaren aurretik, Didier Reynders Justizia komisarioak argi adierazia zuen egoera larria zela, eta ohartarazi zuen Brusela neurriak aztertzen ari zela, nahiz eta ez zuen argitu isun prozedura berri bat irekitzea edo suspertzeko funtsen blokeoa ote dauden aukeren artean.
David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak onartezin jo zuen estatu kide batek EBren Justizia Auzitegiak emandako ebazpenak ez onartzea, eta Europako Batzordeari erantzuteko eskatu zion.
Hori horrela, Von der Leyenek ohartarazi du Europako itunak "oso argiak" direla horren inguruan, eta Europako auzitegien ebazpenak "lotesleak" direla estatu kide guztientzat, tokian tokiko epaitegien gainetik.
"Europako Zuzenbidea nagusitu egiten da Zuzenbide nazionalaren aurrean, konstituzioko xedapenak barne. Horixe da Europar Batasuneko estatu kide guztiek sinatu dutena. Itunek ematen diguten botere guztia erabiliko dugu bermatzeko", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa