Mundua
ALEMANIAKO HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala ere, hautagai eta zerrenda bakoitzeko Alemaniako bozketa sistema bikoitzak 198 eserlekurekin kokatuko luke CDU-CSU, SPDk baino bat gehiagorekin.
Emakume bat bozkatzen Alemanian. Irudia: EFE
Albisteak (7)
Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak (SPD) irabazi ditu Alemanian igande honetan egin diren hauteskunde federalak, botoen % 24,9 eskuratuta, Batasun Demokrata kristauak (CDU) eta Batasun Sozial kristauak (CSU) lortutako % 24,7aren aurretik hain zuzen ere, lehen proiekzioen arabera.
Hala ere, hautagai eta zerrenda bakoitzeko Alemaniako bozketa sistema bikoitzak 198 eserlekurekin kokatuko luke CDU-CSU, SPDk baino bat gehiagorekin.
60 milioi biztanle inguru daude deituta botoa ematera, eta agur esango diote "Angela Merkel aroa"ri, agintean 16 urte eman ostean.
Horien atzetik geratuko lirateke Berdeak (botoen % 14,6), Alderdi Liberal Demokrata (FDP, % 11,7), Alemaniarako alternatiba ultraeskuindarra (AfD, % 11,1) eta Ezkerra (% 5).
AfD hirugarren indar politikotik bosgarrenera igaroko litzateke, eta Ezkerra, berriz, maila federalean ordezkaritza lortzeko behar den % 5ean egongo litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa