Mundua
Koronabirusa
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Horrez gain, bidaiari atzerritarrek covid-19aren proba egin beharko dute AEBtik atera baino hiru egun lehenago.
Bidaiariak New Yorkeko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak iragarri du hegaldiei lotutako murrizketak arinduko dituela eta, ondorioz, datorren azarotik aurrera Europar Batasuneko eta Erresuma Batuko bidaiariak herrialde horretan sartzea permitituko duela, covid-19aren aurkako txertoa jarrita baldin badute.
Etxe Zuriak azaldu duenez, AEBrako hegazkin bat hartzerakoan ziurtagiri bat erakutsi beharko dute bidaiariek, txertoaren pauta osoa jaso dutela erakusteko. Halaber, Estatu Batuetatik atera baino hiru egun lehenago covid-19aren proba egin beharko dute, kutsatuta ez daudela egiaztatzeko.
Horrez gain, zehaztu dute txertoa jarrita duten bidaiariek ez dutela koarentenarik egin beharko AEBra iristean.
Pandemia hasi zenean, Gobernu estatubatuarrak AEBn sartzea galarazi zien 30 herrialde baino gehiagori, tartean Europar Batasunekoei. Orain neurri murriztaile horiek arintzea erabaki du.
Bestalde, txertoa jarrita ez duten estatubatuarrek hainbat baldintza bete beharko dituzte bidaiatu ahal izateko. Hala, proba bana egin beharko dituzte, bata abiatu aurretik eta bestea itzultzerakoan, kutsatuta ez daudela konprobatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa