Mundua
Italia
I. G. | EITB MEDIA
Tornadoa bat-batean piztu zen Pantellerian, 19:00ak aldera, eta teilatu batzuk aurretik eraman eta hainbat auto irauli zituen, dena suntsituz, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.
Kotxe bat iraulita eta eraikin bat teilatu gabe. Irudia: EFE
Bi hildako eta bederatzi zauritu izan dira ostiral honetan Pantellerian izandako tornadoan, Italiako Sizilia uhartean. Erreskate lanek martxan jarraitzen dute biktima gehiago egongo litezkeelakoan. Gainera, Calabria eskualdea, herrialdearen hegoaldean hori ere, alerta gorrian dago gaur, eguraldi txarraren iragarpenengatik.
Tornadoa bat-batean piztu zen Pantellerian, 19:00ak aldera, eta teilatu batzuk aurretik eraman eta hainbat auto irauli zituen, dena suntsituz, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.
Bederatzi zaurituetatik batek ornoetako haustura izan du eta beste batek toraxeko kutxa hautsi du, beraz, ospitaleratuk izan dira. Beste zazpiei alta eman diete dagoeneko.
Hildakoak zerbitzutik kanpo zegoen 47 urteko suhiltzaile bat eta adineko gizon bat dira.
Suhiltzaileak eta Babes Zibila desagertuak bilatzen aritu dira gau osoan zehar, izan ere, egun hauetan turista asko daude uhartean, Babes Zibilaren arabera.
Erreskate lanek Campobello barrutian jarraitzen dute, eta droneak eta beharrezko baliabide guztiak erabiliko dituzte, Vincenzo Campo Pantelleriako alkatearen arabera. Izan ere, oraindik ez dago jasota desagertutako pertsonarik dagoenik, baina ezin dute baztertu.
Eguraldi txarragatik alerta gorria ezarri dute gaur Calabrian, eta laranjaz Basilicata, Puglia eta Sizilia daude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa