10:40

Mundua

Hauteskundeak

Henrique Capriles izango da Hugo Chavezen aurkaria hauteskundeetan

Erredakzioa

Primero Justicia alderdiko buruzagiak erraz irabazi ditu oposizioaren hauteskunde-primarioak botoen % 63,9 eskuratuta. Hauteskunde presidentzialak urriaren 7an izango dira.

01:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Henrique Capriles Miranda estatuko gobernadorea Venezuelako oposizioko buru izendatu dute gaurko primarioetan eta bera izango da urriaren 7ko hauteskunde presidentzialetan Hugo Chavezen aurkari.

"Gaur Venezuelaren etorkizunak irabazi du", adierazi du jarraitzaileen aurrean eta oposizio barruko aurkarien alboan Caprilesek. "Ez da ezkertiarren eta eskuindarren garaia, Venezuelarena baizik", gaineratu du.

Inkestek faborito izendatzen bazuten ere, 39 urteko Caprilesek espero zena baino abantaila handiagoarekin irabazi ditu primarioak, izan ere, 2.827.04 botoen % 63,9ren babesa jaso du.

Primero Justicia alderdiko buruzagiak "umiltasunez eta konpromiso handiz" jaso du hautua, venezuelarrak "berriro amesten" jartzeko. "Gurekin Venezuela XXI. mendean sartuko da", Caprilesen esanetan.

Hugo Chavezi erreferentzia eginez azaldu duenez, "ez dut munduko buruzagi izan nahi, Venezuelakoa baizik" eta "boterea ez da inorena, mailegua da".

Oposizioak berak espero zuena baino jende gehiago joan da botoa ematera, eta ia 2,9 milioira iritsi da parte-hartzaile kopurua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena