08:06

Mundua

Afganistan

Afganistanekin zer harreman mota izan behar duen aztertuko du Europar Batasunak

EITB Media

Halaber, besteak beste, operazio azkarrak egiteko 5.000 langile inguru izango dituen kidego bat sortzeari buruz eztabaidatuko dute agintariek.

  • Europar Batasuneko ordezkarien Afganistani buruzko eztabaida. Argazkia: Efe.

    Europar Batasuneko ordezkarien Afganistani buruzko eztabaida. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko Defentsa eta Atzerri Gaietarako ministroak ostegun eta ostiral honetan bilduko dira Eslovenian, talibanek Afganistango boterea eskuratu izanarekin lotutako bilera batean. Hain zuzen ere, Batasunak erregimen islamistarekin izan behar duen harremana izango dute hizpide.

Kranj hirian jarri dute hitzordua, eta Defentsako titularrak bilduko dira lehenik. Ostegun goizean, hainbat lan-saio izango dituzte, EBren egungo misio militarrak aztertzeko, Mozambiken uztailean hasitakoa kasu, eta EBren segurtasun eta defentsa politikaren etorkizunari buruzko eztabaida estrategikoa abiatuko dute ondoren.

Bigarren puntu horretan ekingo diote berriro Defentsa ministroek Europako operazio azkarrak egiteko 5.000 kide inguru izango dituen talde bat sortzeari buruzko eztabaidari; ideia hori aspalditik ari dira lantzen, baina azken egunotan Afganistango hiriburuko aireportuan izandako ebakuazio-operazioak mahai gainean jarri du berriro.

Josep Borrell Batasuneko Atzerri Politika eta Segurtasuneko goi-ordezkariak behin baino gehiagotan esan du, Afganistango krisialdia hasi zenetik, "gero eta justifikatuago" ikusten duela Europa mailako talde militarra sortzea. "Lehenago edo geroago, EBk Kabulgoa bezalako operazioak egiteko aukera izan beharko luke", adierazi du Europako goi funtzionario batek.

Defentsa ministroek epe luzera ikasi beharreko ikasgaien ikuspegitik Afganistanen gertatutakoa aztertuko duten bitartean, aurreikuspenen arabera, gaia formalki aztertuko dute Atzerri Gaietarako ministroen bileran; bilkura ostegun arratsaldean hasiko da, eta ostiral goizean jarraituko du.

Ebakuazioaren lehen fasea amaituta, Europar Batasunak bere 520 langile atera ditu Afganistandik, eta eztabaida "oso zabala" izango dela iragarri dute EBko iturriek. Hainbat gai aztertuko dituzte: herrialdetik atera nahi duten afganiarrentzat "bide seguruak" irekitzeko aukerak, laguntza humanitarioa bidaltzea, garapenerako laguntzaren etorkizuna eta eskualdeko segurtasunean izango dituen ondorioak, besteak beste.

EBk talibanen erregimenarekin izan beharreko harremanaren inguruan ere eztabaidatzea espero dute. Gai horren inguruan, EBko goi-funtzionario batek esan du "bistakoa" dela EBk islamistekin harremanak izan beharko dituela, eta "ez soilik aireportuaren segurtasuna bermatzeko".

"Duela hogei urtekoa bezalako emirerri bat ezartzeko bidean badaude, aparteko arazoak izango ditugu edozein harreman izateko. Haien esku dago noraino joan gaitezkeen erabakitzea", azaldu du Europako goi-funtzionarioak, eta EBk publikoki jarri dituen "baldintzak" aipatu ditu, batez ere emakumeen eta nesken oinarrizko eskubideen errespetuari dagokionez.

Afganistango krisiaz haratago, EBko Atzerri Gaietarako ministroak Persiako Golkoko herrialdeekin izan beharko luketen harremanen inguruan ere arituko dira, eta Txinarekin dituzten aldebiko harremanei buruzko azterketa "orokorra" egingo dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena