Mundua
Afganistan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Tropa estatubatuarrak astelehenean erretiratu ziren Afganistandik, 20 urteko gerraren ostean eta talibanak nagusi direla. Joe Bidenek agerraldia egin du Etxe Zurian bere erabakia azaltzeko.
Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi du tropak Afganistanetik erretiratu beste aukerarik ez zegoela, "gerra betikotzea" saihesteko.
"Abuztuaren 31n erretiratzeko data ez da arbitrarioa, bizitzak salbatzeko ezarri zen", esan du Etxe Zurian egin duen agerraldian.
Aukerak bi zirela adierazi du: tropak erretiratzea edo militar gehiago eramatea Afganistanera. "Ez nuen gerra betikotzerik nahi", nabarmendu du bere erabakia azaltzeko.
AEBko soldaduak astelehenean erretiratu ziren Afganistandik, 20 urteko gerra eta ebakuazio prozesua amaitutzat emanda eta talibanak nagusi direla. Gainera, ostegunean Estatu Islamikoak Kabulgo aireportuan egindako atentatuan 170 pertsona inguru hil ziren, tartean 13 soldadu estatubatuar. AEBk 2011tik Afganistanen jasan duten kolperik handiena izan zen.
Bidenek kritika ugari jaso ditu AEBn nahiz nazioartean azkarregi erretiratzeagatik eta ebakuazioa ez amaitzeagatik.
Horren harira esan du ez dagoela modu bat gerra bati bukaera emateko, eta ebakuazioa inoiz egindako "konplexuena eta arriskutsuena" izan dela berretsi du. Historian egindako ebakuaziorik handiena izan dela nabarmendu du.
Guztira, 120.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina Bidenek aitortu du 100 edo 200 estatubatuar geratzen direla oraindik Afganistanen. Denak handik ateratzeko lan egingo dutela agindu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa