Mundua
Afganistan
EITB Media
Estatubatuarrek talibanekin adostu zuten beren tropak 14 hilabeteren buruan erretiratuko zituztela, matxinatuek talde terroristekin zituzten loturak etetearen truke.
Albisteak (11)
Talibanak kalera atera dira astearte honetan, Afganistanen bi hamarkada iraun duen okupazio estatubatuarraren amaiera ospatzeko airera tiro eginez. Halaber, Kabulgo nazioarteko aireportuaren kontrola hartu dute, herrialdean zegoen azken soldadu estatubatuarrak gauerdia baino lehen irten ostean.
AEBko azken hegazkinak aireportuko gune militarra utzi eta ordubetera sartu ziren Talibanen indar bereziak Kabulgo aireportuan. Horrela, hogei urteko gatazkaren ostean, Ameriketako Estatu Batuetako azken basearen erabateko kontrola hartu dute matxinoek.
Kabulgo eta Afganistango hiri nagusi gehienetan airera tiro eginez ospatu zuten, ia ordubetez, estatubatuarrek alde egin izana, azken soldadu estatubatuarrak Afganistandik irten zirela baieztatu ondoren.
Tiroek izua zabaldu zuten herritar askoren artean, baina Zabihullah Mujahid talibanen bozeramaileak Twitterren ohartarazi zuenez, jendeak ez du zertan beldurrik izan: "Kabulen izandako tiroen soinuak ospakizun tiroak dira AEBko indarren erretiratzea ospatzeko".
Halaber, islamisten komunikazio bulegoak bideo bat partekatu zuen talibanak Kabulgo aireportuko gune militarrera iritsi zirela erakusteko; bertan, helikoptero estatubatuar batzuk ikus zitezkeen hangar handi batean, argiak oraindik piztuta zituztela.
Talibanen aro berria
Atzerriko indarrak Afganistandik erabat erretiratzea talibanen eskaera nagusia izan da, baita Ameriketako Estatu Batuekin egindako negoziazio guztietan aldez aurreko baldintza ere, bake prozesuan aurrera egiteko eta bi hamarkadako gatazkari amaiera emateko.
Orain, AEBko eta NATOko indarren erretiratu ostean, talibanek herrialdean gobernu berri bat eratzeko elkarrizketak bizkortzea espero da. Sharia edo lege islamikoan oinarritutako gobernu "inklusiboa" izango dela iragarri dute, eta Afganistango talde etniko eta tribu guztiak barne hartuko dituela.
Gatazkaren amaiera 2020ko otsailean Dohan (Qatar) lortutako akordio historikoarekin hasi zen, AEBko Administrazioak 14 hilabetean tropak erretiratzea adostu baitzuen bertan talibanekin, matxinatuek talde terroristekin zituzten harremanak etetearen truke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa