13:14

Mundua

Afganistan

Talibanek herritarren hegaldiak baimenduko dituzte behin ebakuazioa amaituta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bestalde, ebakuazioak abuztuaren 27an, ostiralean, amaitzea eskatu diete Estatu Batuek Afganistanen dauden herrialdeei.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Talibanek abuztuaren 31tik aurrera herrialdeko hegaldi komertzialak baimenduko dituztela adierazi dute, behin ebakuazioa amaituta, eta epemuga hori ez dutela aldatuko gaineratu dute. Bestalde, Ameriketako Estatu Batuek ebakuazioak abuztuaren 27an, ostiralean, amaitzea eskatu diete Afganistanen dauden herrialdeei.

Suhail Shaheenek, talibanen politika bulegoko bozeramaileak, azaldu duenez, bidaiak ebakuazioak amaitutakoan baimenduko dira: "Talibanek hegaldi komertzialak baimenduko dituzte. Dokumentu legalak dituzten herritarrek abuztuaren 31tik aurrera bidaiatzeko aukera izango dute".

Ebakuazioen harira esan dutenez, ez dute aldatuko ebakuazioen epemuga. Hala, atzerriko tropek abuztuaren 31 baino lehen egin beharko dute alde Kabuldik.

Horrekin batera, aireportua atzerritarrek bakarrik erabili ahal izango dutela gaineratu dute talibanek, alde egin nahi duten herritarrei sarrera galarazita. Erabaki horrek arriskuan jarri ditu ebakuazio planak.

Estatu Batuen eskaera

Ludivine Dendonder Belgikako Defentsa ministroaren hitzetan, ebakuazioak abuztuaren 27an amaitzea eskatu diete Estatu Batuek Afganistanen dauden herrialdeei.

Orain arte, Belgikak 1.147 pertsona ebakuatu ditu. Pakistango hiriburura, Islamabadera, eraman dituzte horiek guztiak, Europara eraman aurretik.

"Momentuz, abuztuaren 27a dugu epemuga. Dena den, helburua jendea ahalik eta azkarren ebakuatzea da", esan dio Belgikako ministroak L'Echo egunkariari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena