Mundua
AFGANISTAN
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europako hainbat herrialdek, tartean Espainiak, Afganistandik herritarrak ez ezik, gerran parte hartu duten afganiarrak ere ateratzeko lehen hegaldiak adostu dituzte.
Espainiako Armadak Kabulera bidali duen hegazkina. Argazkia: EFE
Mendebaldeko ebakuazio plana aurrera doa Kabulgo aireportuan, azken egunetako kaosaren ostean, eta Europako hainbat herrialdek, besteak beste, Espainiak, Afganistandik lehen hegaldiak adostu dituzte, espainiarrak ez ezik, gerran parte hartu duten afganiarrak ere bertatik ateratzeko.
Halaber, Frantziako Atzerri Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, beste hegaldi bat iritsiko da Abu Dhabira, 216 lagunekin, tartean 184 afganiar.
Gainera, Lorenzo Guerini Italiako Defentsa ministroaren arabera, Erromak "konpromisoa" hartu du "Italiarekin elkarlanean aritu direnak ebakuatzeko". Asteazken honetan, hala, 85 afganiarrekin lehen hegaldi bat ekarriko du herrialdera, Adnkronos albiste agentziaren arabera.
Erresuma Batuak, bestalde, beste hegaldi bat jaso zuen astearte gauean, herritar britainiarrekin eta afganiarrekin, eta Alemaniak Kabuldik ebakuazioak bultzatu ditu azken orduetan, Uzbekistanen lurreratu den 139 pertsonako hirugarren hegazkin batekin.
Talibanek zaintza-postuak jarri dituzte sarbideak kontrolatzeko
Bien bitartean, talibanek kontrol guneak ezarri dituzte Kabulgo aireportuaren inguruan, eta, alboan, aerodromoaren inguruko kaleetan, ehunka pertsona bildu dira, tartean familia osoak, herrialdetik irteteko aukera baten bila.
Talibanen bozeramaile baten arabera, aireportura sartzeko errepideetan jarritako postuek asteleheneko jendetza pilatzea ekiditea dute helburu. Era berean, ziurtatu du ez diotela inori bidaiatzea eragotziko baldin eta baliozko agiriak aurkezten baditu.
Zibilei aireportura pasatzen utziko dietela hitz eman diote talibanek AEBri
Estatu Batuek ziurtatu dutenez, talibanek Afganistandik alde egin nahi duten zibilak Kabulgo aireportura modu seguruan igarotzeko bermea eman dute, matxinatuek hiriburua hartu ostean.
Talibanek zibilei pasatzen uzteko konpromisoa betetzen ez badute, Estatu Batuek "indar militar estatubatuarraren pisu osoarekin" erantzuteko eskubidea dutela esan azaldu du Jen Psaki Etxe Zuriko bozeramaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa