14:20

Mundua

SUTEAK

Greziak suteen aurka borrokatzen jarraitzen du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Turkiak, bestalde, Antalyako sutea kontrolatu duela iragarri du, hamar egunen ostean. Zazpi pertsona hil dira Turkian suteen ondorioz.

1:3
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Greziak suteak itzaltzeko lanekin jarraitzen du larunbat honetan, duela egun batzuetatik milaka hektarea eta milaka lagunen etxeak kiskaltzen ari diren suteak kontrolatzen saiatzeko, haizearen kontra ebakuazio frenetikoak egin ostean.

Suhiltzaileen zerbitzuak iragarri duenez, azken orduetan 426 hiriguneetako suteri eta 91 baso-suteri eman diete erantzuna, eta 90 dei baino gehiago jaso dituzte laguntza eske.

Oraingoz, hildako bat utzi du suak. 38 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean, suhiltzaile boluntario gisa Atenas iparraldeko aldirietako sutea itzaltzen ari zela, tentsio altuko zutoin elektriko bat erorita. Gainera, bi suhiltzaile egoera kritikoan daude, arnasbideetako erredurengatik.

Nikos Jardalias Herritarren Babeserako ministrordeak atzo gauean iragarri zuenez, orain arte hiru atxiloketa egin dituzte: gizon bat Kalamatan, Peloponeson, nahita eragindako hainbat sute egotzita; beste gizon bat Fozidan uztondoak erretzea egotzita; eta emakume bat Atenas erdialdean, sute bat eragiten saiatzeagatik.

Incendios en Grecia

Egoiliar bat erretako eremuari begira, Atenasetik gertu. Argazkia: EFE.

Suteari amaiera ematen saiatzen ari dira Atikako eskualdean; izan ere, hainbat auzotan etxeak eta beste ondasun batzuk kiskali egin dira, eta autobide baten inguruan fronte berriak sortu dira haize-bolada gogorren ondorioz.. 

Turkiak Antalyako sutea kontrolatu du hamar egunen ostean

Hamar eguneko ahaleginen ostean, Turkiako agintariek Manavgateko sutea kontrolatzea lortu dute ostiral honetan; izan ere, Turkiako hegoaldea suntsitzen ari den gune handienetako bat da Manavgat, eta orain arte izandako zortzi hildakoetatik zazpi eragin ditu.

"Antalyako Manavgat eta Gundogmuseko suteak kontrolpean daude. Hozteko lanekin jarraitzen dute. Duela egun batzuetatik sakrifizio handiekin borrokan ari diren basoko heroiak zoriontzen ditut", idatzi du twitter sare sozialean Basoen eta Nekazaritza ministro turkiarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena