Mundua
Gerra
Agentziak | EITB Media
Afganistango 34 probintzietatik 17tan borrokaldiak dira, eta azken 24 orduetan 406 taliban hil eta 209 zauritu dituzte. Gainera, indarkeriak ia 100.000 herritarren exodoa eragin du azken bi asteetan.
Soldaduak Heraten (Afganistan). Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Afganistango Armada, AEBko hegazkinen laguntzarekin, erasoaldiak areagotzen ari da galdutako lurraldeetan. Horrela, herrialdeko 34 probintzietatik 17tan borrokaldiak dira, eta azken 24 orduetan 406 taliban hil eta 209 zauritu dituzte, Defentsa Ministerioaren arabera.
Gainera, indarkeriak ia 100.000 herritarren exodoa eragin du azken bi asteetan. Gutxienez 162 zibil hil eta dozenaka zauritu dituzte azken bost egunetako erasoaldietan.
Talibanen erasoaldi bortitzak izaten ari diren probintzietatik ihes egiten ari dira herritarrak. Horrela, errefuxiatu gehienak Herat, Kandahar eta Helmandetik ihes egiten ari dira.
Setioa eta kontraerasoa Lashkargahen
Lashkargahen, Helmand probintziako hiriburuan, kontraerasoa abiatu du Afganistango Armadak, talibanen setioari aurre egiteko. Erasoaldian gutxienez 94 taliban eta Al Qaidako kide hil dituzte, tartean talibanen indar berezietako komandante bat, Armadak berak jakitera eman duenez.
Helmandeko hiriburuan talibanei aurre egiteko kontraerasoa asteazken gauean hasi zen. Afganistango indar berezietako ehunka kide parte hartzen ari dira, hegazkinen laguntzarekin. Talibanen gotorlekuak behin eta berriro bonbardatzen ari dira.
Zauritu bat Heraten (Afganistan). Argazkia: EFE
Afganistango segurtasun indarren eta talibanen arteko borrokaldi latzenak Lashkargah hirian gertatzen ari dira azken egunetan. Maiatzaren 1ean atzerriko tropek atzera egin ondoren, talibanek azkar batean aurrera egin zuten, Lashkargah setiatu arte.
Orduz geroztik, matxinoek barrutietako ia 125 hiriburu konkistatu dituzte. Azken bi hamarkadetan lehen aldiz hartu dituzte kontrolpean hain denbora gutxian hainbeste zonalde.
NBEk Afganistanen duen Misioak (UNAMA) asteartean salatu zuenez, 40 zibil eta 118 zauritu zituzten Lashkargahen. Gutxienez 5.000 familiak (35.000 pertsona) etxetik ihes egin behar izan dute indarkeriagatik.
Azken egunetan, talibanek hiriburuko auzo gehienak bereganatu dituzte, eta Gobernuaren eraikinak dauden zonaldean borrokatzen ari dira orain.
Talibanen erasoaldi bortitzak Heraten eta Kandaharren errepikatzen ari dira azken orduetan, eta beste hainbat hiritan aurrera egiten jarraitzen dute.
Soldadu bat Heraten (Afganistan). Argazkia: EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa