Mundua
Koronabirusa
Agentziak | EITB Media
Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Gobernuaren txosten bati buruz aritu da. Bertako datuen arabera, txertoa hartu duten pertsonek txertatu gabekoek adina transmititu dezakete covid-19aren delta aldera.
Emakume bat, musukoa jantzita, New Yorkeko metroan. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du "litekeena dela" AEBk covid-19aren kontrako neurri murriztaile berriak hartzea, delta aldaeraren etengabeko transmisioa tarteko.
Gobernuburuak CBS News komunikabidean adierazi duenez, aldaera berriak "aldaketa bat" ekarri du koronabirusaren kontrako "gerran". Neurrien zergatia azaltzeko, Gobernuaren txosten bati buruz aritu da Biden. Bertan, sailkatutako hainbat daturen bitartez, honako hipotesia planteatzen da: covid-19aren kontrako txertoa hartu dutenek txertatu gabekoek adina transmititu dezaketela gaitza.
Txosten berean, delta aldaera ebola edota hotzeria arrunta baino kutsakorragoa dela ondorioztatu dute ikertzaileek, baita baztanga bezain kutsakorra ere.
Azkenik, txostenean aipamen berezia egin diete AEBko osasun arduradunek izandako "komunikazio erronkei". Aste honetan, Rochelle Walensky Gaixotasunen Kontrolerako Zentroko zuzendaria erronka horiei buruz aritu da, gune publikoetan musukoa erabiltzeko gomendioa justifikatzeko.
Pandemiaren zifrak AEBn
Ameriketako Estatu Batuetan 35 milioi kutsatze zenbatu dira pandemia hasi zenetik, eta 612.000 pertsona hil dira koronabirusak jota.
146 milioi pertsona inguruk, herrialdeko biztanleen erdiak, jaso dute covid-19aren kontrako txertoaren pauta osoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa