09:22

Mundua

Matxinada Sirian

Ehun lagun inguru hil dira Sirian, errepresioa eta indarkeriagatik

Erredakzioa

15.000 lagun inguruk Al Assad presidentearen aurka egindako manifestazioan parte hartu dute Damasko kanpoaldean.

  • Bashar al Assaden aldekoen martxa. Argazkia: Efe

    Bashar al Assaden aldekoen martxa. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Siriako indarkeria giroak beste 100 hildako eragin ditu larunbat honetan, Bachar al Aasaden erregimenaren indarren errepresioa dela eta.

Hildakoen kopuru handiena Hama eta Homs hirietan gertatu da, herrialdearen erdialdean, zehazki, 38 eta 26 lagun hil dira, hurrenez hurren.

Gainera, beste 60 hildako egon ziren ostiralean al Assaden  segurtasun indarren tiroengatik, oposizioko batzordeak jakinarazi duenez.

Bestalde, Siriako albiste agentzia ofizialak, SANAk, esan duenez, hamar urteko haur bat hil dute "armadun terroristek" (Gobernuak oposizioko kideak izendatzeko erabiltzen duen terminoa). Lehergailu baten ondorioz, 11 lagun zauritu direla gaineratu du Gobernuak, horien artean, zibilak eta segurtasun indarreko kideak.

15.000 lagun inguru kalera atera dira Al Assaden dimisioa eskatzera Damasko kanpoaldean. Siriako gobernuaren aurkako manifestazioak herrialdeko hainbat tokitan egin dira, jendetsuenetako bat Palmyra hirian egin dute, Siria hegoaldean.

Azken orduetan, Gobernuaren aldekoen eta kontrakoen arteko istiluak areagotu egin dira.

UNICEFek dituen datuen arabera, lehengo urteko martxoan matxinada hasi zenetik, 348 haur hil dira eta beste hainbeste espetxean daude.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena