Mundua
Koronabirusa
Agentziak | EITB MEDIA
Ez dago mugarik barrualdeetan eta ekitaldietan bil daitezkeen pertsona kopuruari dagokionez, eta diskotekek ateak zabaldu dituzte jada.
Albisteak (2)
Pandemiari aurre egiteko indarrean ziren azken neurriak kendu ditu Ingalaterrak astelehen honetan, eta horrenbestez, gaurtik aurrera maskara ez da derrigorrezkoa barrualdeetan. Dena dela, kutsatzeek goraka jarraitzen dute, eta egunero 50.000 bat zenbatzen dituzte.
Murrizketak altxatu badituzte ere, "zuhurtzia"ri eusteko eskatu die herritarrei Boris Johnson lehen ministro britainiarrak. Johnson konfinatuta dago Sajid Javid Osasun ministroak positibo eman eta gero.
Ingalaterran 48.161 positibo berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, eta beste 25 lagun hil dira covid-19ak jota.
Ingurumaria horretan, murrizketa oro kentzea ebatzi du Johnsonen gobernuak. Hilaren 19 honetatik ("Freedom Day" deitu diote, askatasunaren eguna), ez dago mugarik barrualdeetan eta ekitaldietan bil daitezkeen pertsona kopuruari dagokionez, eta diskotekek ateak zabaldu dituzte jada. Zenbait lekutan musukoa erabiltzea gomendatuko dute, baina ez da nahitaezkoa izango.
Zientzialariak aurka eduki ditu Gobernu britainiarrak, eta kutsatzeek gora egingo dutela ohartarazi dute. Diotenez, egungo 50.000 kasuetatik 200.000etara igoko dira uda amaitzerako.
Ingalaterrako adinez nagusi den biztanleriaren % 68 baino gehiago txertatuta daude. Aurreikuspenen arabera, erietxeen egoera ez da hainbeste kaskartuko eta koronabirusak eragindako heriotzak minimoetan kokatuko dira.
Gauerdian diskoteken atarian sortu diren ilaren argazkiak erakutsi dituzte gaur egunkari britainiarrek.
Neil Ferguson gobernu britainiarra aholkatzen duen talde zientifikoko kideak BBCri iragarri dionez, hiru aste beharko dituzte neurriak arintzeak ekarriko dituen ondorioak zeintzuk diren egiaztatzeko. "Egunero 2000 ospitaleratu izatera hel gaitezke, eta 200.000 kasu atzematera", ohartarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa