Mundua
Hondamendi naturala
EiTB Media | Agentziak
Bitartean, desagertuak bilatzen eta herritarrak ebakuatzen jarraitzen dute; izan ere, zonalde batzuetan ibaiek gainezka egin dezakete berriro. Horrela, Heinber hirian, ehunka pertsona ebakuatu behar izan dituzte gauean, dike bat hautsi ondoren.
Albisteak (4)
Bideoak (5)
galeriak (1)
Uholde suntsitzaileek 133 hildako utzi dituzte dagoeneko Alemaniako mendebaldean. Belgikan 27 hildakoren berri eman dute oraingoz. Bitartean, desagertuak bilatzen eta herritarrak ebakuatzen jarraitzen dute; izan ere, zonalde batzuetan ibaiek gainezka egin dezakete berriro.
Ipar Renania-Westfalia (Alemaniako jendetsuena) eta Renania-Palatinatua landerretako agintariek hondakin artean biktima gehiago topatzea espero dute. Azken egunetako ekaitzek hondamendia eragin dute.
Heinber hirian, Herbeheretako mugatik gertu, ehunka pertsona ebakuatu behar izan dituzte gauean, dike bat hautsi ondoren, nahiz eta hura sendotzeko lanean aritu.
100.000 pertsona argindarrik gabe
Beste udalerri batzuetan hondakinak kentzen eta garbitzen hasi dira jadanik. Euri-jasarik izango ez dela iragarri dute zerbitzu meteorologikoek larunbat honetan. 100.000 pertsona inguruk ez dute argindarrik udalerri eta barruti batzuetan.
Hegoaldeko beste eskualde batzuetan, aldiz, bereziki Baden-Württemberg Landerrean, alertan jarraitzen dute euri-jasengatik. Babes zibileko zerbitzuak eta suhiltzaileak ibaietako eta haranetako bazterrak babesten ari dira.
Uholde suntsitzaileak ostegunean hasi ziren, egunak euritan eman ondoren. Rhineko ibaiadarrek eta eskualdeko beste ibai handiek gainezka egin ondoren gertatu da triskantza handiena. Luiziak izan dira.
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak eskualdea bisitatuko du larunbat honetan. Tragediaren aurrean batasuna eta larrialdi klimatikoaren aurkako borroka areagotzea eskatu zuen Steinmeierrek ostiralean.
Bestalde, Angela Merkel kantzilerrak bisita "laster" egiteko asmoa du. Hondamendiak buruzagia bidaia ofizialean harrapatu zuen Ameriketako Estatu Batuetan.
Ministroen Kontseiluak datorren asteazkenean kaltetuak laguntzeko pakete berezi bat onartzea espero dute, Der Spiegel astekariak aurreratu duenez.
41.000 etxebizitzak ez dute argindarrik Valonian (Belgika)
Belgikan, gutxienez 27 pertsona hil eta beste lau desagertu dira uholdeen ondorioz, Le Soir egunkariak jakitera eman duenez. Valoniako eskualdean, herrialdeko hegoaldean, 41.000 bat etxebizitza argindarrik gabe geratu dira. Biztanleria laguntzeko larrialdi funtsak martxan jarri dituzte bertako agintariek.
"Argindarra hornitzeko sarearen egoerak oso larria izaten jarraitzen du", ohartarazi dute buruzagiek. Gainera, mugikortasuna oso mugaturik dago; izan ere, tren eta autobus zerbitzuak bertan behera geratu dira.
Hildakoen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi du Lieja probintziako gobernadoreak. "Liejan soilik 13 pertsona daude desagerturik", azaldu du. "Oraingoz ez dakigu ezer, eta oraindik ezin dugu behin-betiko kopururik eman", errepikatu du.
Alexander Croo Belgikako lehen ministroak uztailak 20rako dolu eguna deitu zuen ostiralean. Zenbatekoek "okerrera" egitea espero dutela deitoratu zuen agintariak. Herrialdeko zonalde askotan egoerak "kritikoa" izaten jarraitzen duela azpimarratu zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa