Mundua
Homofobia
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Hungariako Gobernuak ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea galarazi du eta Poloniako hainbat udalerritan "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortu dituzte.
Viktor Orban Hungariako lehen ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Europako Batzordeak espediente bana ireki die Hungariari eta Poloniari LGTBIQ kolektiboko pertsonen oinarrizko eskubideak urratzeagatik.
Hungariako Gobernuak lege homofobo bat onartu du ikastetxeetan eta komunikabideetan homosexualitateaz aritzea debekatuz. Poloniako hainbat udalerri eta eskualdetan, berriz, "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortzeko ekimenak bultzatzen ari dira.
Prozedura bi herrialde horietako gobernuei gutuna igorrita abiatu du Bruselak. Adierazpen horretan espedientearen arrazoiak azaltzen ditu eta bi hilabeteko epea ematen zaie atzera egin dezaten.
Bereari eutsiz gero, Bruselak Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramango ditu Hungariaren eta Poloniaren aurkako auziak.
Bere garaian, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak gogor gaitzetsi zuen Viktor Orban lehen ministro hungariarraren gobernuak egindako legea, haurren kontrako sexu-abusuei aurre egiteko araudian, neurri homofoboak sartu zituelako.
"Europak ez du onartuko inor estigmatizatzea bere sexu joeragatik, adinagatik, jatorri etnikoagatik, ideologia politikoagatik nahiz erlijioagatik", adierazi zuen Von der Leyenek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa