21:28

Mundua

Uholdeak

Ekaitz bortitzek dozenaka hildako eragin dituzte Alemanian

EITB MEDIA

Halaber, agintariek ohartarazi dute 100 bat pertsona desagertuta daudela uholdeen ondorioz.

  • Alemaniako uholdeak. Argazkia: EFE

    Alemaniako uholdeak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 58 pertsona hil dira eta 100 bat desagertuta daude azken orduetan Alemania Mendebaldean izan diren ekaitz bortitzen eta euri-jasen ondorioz.  Agintariek egoera "izugarri zaila" dela adierazi dute.

Renania-Palatinadoko estatu federatuko Ahweiler udalerriko agintariek 58 pertsonaren heriotza baieztatu dute, eta beste 100 desagertuta daudela azaldu. Gainera, erreskate lanetan zebiltzan bi suhiltzaile ere hil egin dira.

Euri-jasek, gainera, sei eraikin behera etortzea eragin dute, eta beste hogei egoera ezegonkorrean geratu dira.

Euri-zaparrada gogorren aurrean erreskate taldeek dikeak sendotu behar izan dituzte, uraren presioaren ondorioz apurtuko ote ziren beldur baitziren.

Herrialdearen beste puntu batzuetan hainbat izan dira ur azpian geratu diren kaleak, eta lekukoen arabera uraren maila aldaketaraino iristen da. Egoera horren aurrean agintariek puntualki argindarra moztea erabaki dute, zirkuitulaburrak ekiditeko. Gainera, hainbat auzo hustu egin behar izan dituzte eta zenbait autobide itxi egin dituzte, tunelak urpean gelditu ostean.

Asteartetik abian jarri zen 3.900 pertsonako erreskate talde bat, eta orain arte 2.000 esku-hartze egin behar izan dituztela uste da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena