Mundua
PROTESTAK
EITB MEDIA
Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren lehen presidenteordeak adierazi duenez Kubako errealitateak ez du zerikusirik sareetan zabaltzen ari diren irudiekin, eta igandean jendea "Eurokopa ospatzen" ari zela baieztatu du.
Kubako Gobernuaren aurkako protestetako bat. Argazkia: EFE.
Albisteak (3)
Diosdado Cabello Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren (PSUV) presidenteordeak ukatu egin du Kuban protestarik egon denik. Sare sozialetan zabaltzen ari den informazioa "gertakari mediatiko baten parte" dela ziurtatu du, eta "ez duela errealitatearekin zerikusirik".
Cabellok alderdiaren prentsaurreko batean azaldu duenez igande honetan Kubari buruz sare sozialetan agertu zena "Eurokopa ospatzen ari zen jendearen irudiak ziren, Argentinan gertatzen ari zen bezala, eta argazkiak urrunetik atera zituztela".
Chavismoaren bigarrena bezala ezaguna denak Kubari bere elkartasuna adierazi zion, eta gertatzen ari zena Karibeko uhartearen aurkako "inperialismoaren" ekintza berri bezala kalifikatu zuen.
Milaka kubatarrek kaleak hartu zituzten joan den igandean Gobernuaren aurkako protestetan "askatasuna" oihukatuz. Hainbat liskar izan ziren manifestazioetan, eta hamarnaka manifestari atxilotu zituzten. Hori guztia Diaz-Canel Kubako presidenteak bere alderdiaren jarraitzaileei manifestariei aurre egiteko eskatu ostean gertatu zen.
Protestak krisi ekonomiko eta sanitario sakon batean murgilduta dagoen herrialde batean ari da gertatzen. Pandemiak kontrolik gabe hedatzen jarraitzen du, elikagai, botika eta beste oinarrizko produktu batzuen eskasia handia da eta argindarraren mozketa luzeak egiten dituzte. Gainera, Kubako Gobernuak behin eta berriro moztu du azken egunotan mugikor bidez interneterako sarbidea, hala komunikazioa oztopatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa