Mundua
GAZA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Maiatzaren 21ean su-etena indarrean sartu zenetik egindako lehen erasoa da. Gazatik botako suzko globoei erantzun diela azpimarratu du Israelgo Armadak.
Albisteak (2)
Israelgo Armadak bonbak jaurtiz eraso dio berriro Gazako Zerrendari, eta handik bidalitako suzko globoei erantzun diela esan du. Edozein kasutan, tentsioak gora egin du, eta ikusteko dago maiatzaren 21etik indarrean zegoen su-etena zertan gelditzen den eta erasoek jarraipena duten ala ez.
Armadak Twitter bidez jakitera eman duenez, Hamasen aurka bota dituzte bonbak. Gainera, edozein aukerari heltzeko prest dagoela ohartarazi du, duela 25 egun eten zituen erasoei berriro ekiteko aukera baztertu gabe.
Wafa Palestinako albiste agentzia ofizialaren arabera, Gazako Zerrendaren hegoaldera bi misil jaurti dituzte eta beste bat Gaza hirira. Kalte materialak eragin dituzte, baina oraingoz ez dute argitu inor zauritu den.
Atzo ultranazionalistek Jerusalemen egin zuten Banderen Martxak israeldarren eta palestinarren arteko tentsioa areagotu zuen. Ilargi Erdi Gorriaren balantzearen arabera, 33 pertsona zauritu ziren Israelgo segurtasun indarren eta manifestarien arteko enfrentamenduetan Jerusalemen, eta horietatik sei ospitaleratu behar izan zituzten. Gainera, Israelgo segurtasun indarrek 17 palestinar atxilotu zituzten. Horren ondotik, Hamasen jarraitzaileek dozenaka suzko globo bota zituzten.
Israelen aurreko erasoaldiak 11 egun iraun zuen eta gutxienez 255 pertsona hil ziren Gazan eta 13 Israelen. Orduan, atzo bezala, manifestazio batek piztu zuen sua. Orain, baina, Neftali Bennett da lehen ministroa, ez Benjamin Netanyahu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa