17:38

Mundua

Erresuma Batua

Hasi da G7a, pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handia

agentziak | eitb media

Koronabirusa eta klima aldaketaren aurkako borroka izango dira eztabaidagai nagusietako batzuk, eta tartean egongo da Joe Biden AEBko presidentea, bere lehenengo bidaian.

3:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cornualleseko (Ingalaterra hego-ekialdean) G7a hasi da, eta covid-19aren pandemia hasi zenetik egingo den lehenengo nazioarteko goi-bilera handiena izango da.

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak ongi etorria egin die herrialdeetako buruzagiei eta Europar Batasunekoei, eta eskerrak eman dizkie azkenean aurrez aurre ikusteko aukera dutelako: "Ezin dut azaldu zenbaterainoko aldea dagoen".

Buruzagiek mundu mailako arazo premiazkoenei erantzuna eman beharko diete egunotan, covid-19aren txertaketatik hasi eta klima aldaketaraino.

Cornualleseko hotel batean eta gaztelu batean egongo dira batzartuta igandea arte, eta bertan izango da Joe Biden AEBko presidentea, boterea hartu zuenetik egin duen lehenengo nazioartkeo bidaia ofizialean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena