Mundua
Liga Arabiarraren txostena
Erredakzioa
Siriako indarkeriaren amaiera eta erregimenaren tropen atzera egitea gainbegiratzen ari den Liga Arabiarraren harremanetarako taldeak nazioarteko begiraleen misioaren aurretiko txostena aurkeztu du.
Sirian indarkeriak jarraitzen duela berretsi du Liga Arabiarraren behatzaileen misioak. Armadak hirietan jarraitzen duela azaldu du gaur aurkeztu duten txosten batek.
Txosten honen arabera, Armadaren ibilgailuak daude Siriako hiri gehienetan eta kaleetan gorpuak ikusi dituztela esan dute.
Bestalde, Qatarrek Nazio Batuen Erakundeko teknikariak eta giza eskubideen inguruko adituak gonbidatzea proposatu du, Liga Arabiarraren begiraleekin batera lan egin dezaten Bashar al Assaden erregimenak errepresioa bertan behera utzi duen baieztatzeko.
Liga Arabiarreko herrialdeetako atzerri ministroek gainera, misioaren "nondik norakoak" ere aztertuko dituzte.
Begiraleek eskatzen duten guztia ematen ari direla baieztatu du Siriako Gobernuak, eta "objektiboak eta profesionalak" izateko eskatu diete. Misioaren inguruan, Liga Arabiarreko ebaluatze operazioaren zuzendariak, Adnan al Judeirrek, epe motzean Siriara bueltatzeko aukera ezeztatu egin du, eta euren lana egiten jarraituko dutela berretsi du, Damaskorekin egindako akordioarekin jarraituz.
Gainera, bertan dauden behatzaileen kopurua handitu egin da, eta denera 153 dira, larunbat honetan Damaskon Jordaniako beste hamar teknikari sartu ostean.
Bestalde, NBEren esanetan, erregimenaren segurtasun indarren eta oposizioaren armadaren arteko borroken ondorioz 5.000 pertsona baino gehiago hil dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa