13:06

Mundua

Indarkeria-bolada

Gutxienez 35 lagun hil dira Sirian, atentatu baten ondorioz

Erredakzioa

Agintariek ekintza ustezko terrorista suizida bati leporatu diote, semaforo baten alboan lehergailuak eztanda egitea egin baitzuen. Gutxienez, 60 lagun zauritu dira.

01:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez 35 pertsona hil dira, eta 60 baino gehiago zauritu, Al Midan auzoan, Damaskoren erdigunean (Siria) izandako leherketa baten ondorioz, poliziek jakitera eman dutenez.

Ibilgailuak eta galtzadak biktimen odolez beteta daude, eta aldameneko eraikinek, horien artean leherketatik hamar metrora dagoen polizia-etxe batek, kalte larriak jasan dituzte.

Agintariek ekintza ustezko terrorista suizida bati leporatu diote,Al Midaneko zubiaren azpian, semaforo baten alboan, lehergailuak eztanda egitea egin baitzuen.

Siriako Gobernuaren ibilgailu bat erabat suntsituta gelditu da leherketagatik. Beste hainbat auto ere kiskalita daude, eta odolez beteta.

Nazioarteko gaitzespena

Errusiako, Irango eta Libanoko Gobernuek erasoa gaitzetsi dute eta baita Ban Ki Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak eta Segurtasun Kontseiluak. Halaber, herrialdean ematen ari den egoeraren hondatzea dela eta, haien kezka adierazi dute.

Indarkeria bolada

Ustezko atentatu hau Damaskon larritasun handiko bigarrena da bi astetan. Abenduaren 23an bi leherketa handi izan ziren, eta 44 pertsona hil diren Kafar Souseh barrutian, Segurtasun eta Inteligentzia gorputzen bi eraikinetatik gertu. Agintariek terrorista suizidei leporatu zieten atentatua.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena